Gustav Mahler
Gustav Mahler (Kaliště, gaurko Txekia, 1860ko uztailaren 7a – Viena, 1911ko maiatzaren 18a) musikagile austriarra izan zen, Erromantizismo osteko garaikoa. Orkestra zuzendaria ere izan zen.
Gustav Mahler | |
---|---|
(1907) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kaliště, 1860ko uztailaren 7a |
Herrialdea | Austriar Inperioa Cisleithania |
Talde etnikoa | Juduak |
Heriotza | Viena, 1911ko maiatzaren 18a (50 urte) |
Hobiratze lekua | Grinzing Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: endokarditisa septizemia |
Familia | |
Aita | Bernhard Mahler |
Ama | Marie Herrmann |
Ezkontidea(k) | Alma Mahler (1902 - 1911) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako Unibertsitatea University of Music and Performing Arts Vienna (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, musikagilea eta classical composer (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | musika klasikoa sinfonia ganbera-musika |
gustav-mahler.org | |
| |
Lanik ezagunenak Lieder eines fahrenden Gesellen ("Bidaiariaren abestiak"), Kindertotenlieder ("Umeen heriotzazko abestiak") eta Das Lied von der Erde ("Lurraren abestia").
Bizitza
Vienako kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta ondoren filosofia eta musikaren historia ikasi zuen unibertsitatean. Anton Bruckner ezagutu eta haren ikasle eta lagun izan zen. 1880an Das klagende Lied (Arrenkurazko kanta) kantata ondu zuen. Musika zuzendari gisa garrantzi handiko karguak izan zituen, Kasselen (1883), Pragan (1885) eta Leipzigen (1886). 1888an Budapesteko Operako zuzendaria izan zen, 1891n Hanburgokoa eta 1897an Vienako Operakoa eta Orkestra Sinfonikokoa. 1907. urtean Kindertotenlieder (Haur hildakoen kantuak) idatzi zituen, alaba hil berriaren oroimenez. Aldi batez Vienako postua utzi eta New Yorkeko Metropolitan Opera izenekoan zuzendari lanetan ibili zen arrakasta handiz. Bihotzeko gaixotasunak jota, Vienara itzuli eta han hil zen.
Aipatutakoez gainera, Mahler-en lan nagusiak dira, besteak beste: Lieder eins fahrenden Gesellen (1883-1885, Lagun ibiltari batentzako kantuak), Des Knaben Wunderhorn (1892, 1895, 1905, Mutikoaren adar miragarria), Das Lied von der Erde, (1908, Lurraren Kantua), bederatzi sinfonia (1888-1909) eta hamargarrena osatugabea (1910).
Mahler-ek erromantizismoaren joera desberdinak elkartu zituen. XIX. eta XX. mendeen arteko zubitzat jotzen da, Wagner-en eta Schönberg-en artekotzat, alegia, eta espresionismoaren atarian dago. XX. mendeko konposizio tekniken aitzindari ospetsua izan zen. Eragin handia izan zuen Arnold Schoenberg, Dmitri Xostakovitx eta Benjamin Brittenengan.
Lanen zerrenda
- 10 sinfonia idatzi zituen, azkena amaitu gabekoa.
- Lieder edo abestiak:
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.