Mahjong

Mahjong edo mah-jongg (maˈdʒoŋ ahoskatua) txinatar jatorriko mahai-jokoa da, bereziki 1920ko hamarkadatik aurrera mendebaldera zabaldu zena. Txolarre (txinera tradizionalez: 麻將; txinera sinplifikatuz: 麻将; pinyinez: máquè) ere esaten zaio txineraz. Jatorrizko bertsio txinatarraz gain, beste aldaerak ere badaude (japoniarra, korearra, estatubatuarra eta bakar-jokoa, batzuk aipatzearren). Bere ospe eta eraginagatik, mundu osora zabaldu zen internet bidez.[1][2][3]

Mahjong
Jatorria
Egilea(k)ezezaguna
Sorrera-urteaXIX. mendea
Jatorrizko herrialdeaTxina (eskualdea)
Ezaugarriak

Bere aurrekoak «orri-sorta zerrendatan» izena jasotzen zuen, fitxak kartoi mehezkoak baitziren, gaur egungo kartak bezala. Pixkanaka, material hori utzi eta bolizko, egurrezko eta, batez ere, banbuzko fitxak egiten hasi ziren, baina gaur egun ohikoena plastikoa erabiltzea da, iraunkorragoa eta merkeagoa. Hala ere, antzinaroan egin zuten bezala, benetako artelanak hainbat materialetan egiten jarraitzen da.

Mahjong-a, jatorrizko bertsioan, 144 fitxa edo teilaz osatuta dago, baina zenbaki hori aldatu egiten da set motaren arabera, non fitxa batzuk gehitu edo ezabatzen diren. Aldaera askotan, jokalariek 13 fitxa dituzte jokoa hasteko eta, 14. fitxa bat lapurtzean, jokoa irabaziko luke 4 set (Chow, Pung eta Kong, txandakatuta) baditu eta begi parea.

Erreferentziak

  1. Angulo Martin, Patxi. (1997). «Mundu zabaleko jokoak. Jokoen mundu zabala» www.elhuyar.eus (Elhuyar): 68-79. ISBN 978-84-92457-60-1. (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
  2. (Ingelesez) Mahjong Around the World - World Series of Mahjong. .
  3. (Ingelesez) Vickroy, Donna. «Growing interest in ancient Chinese game» Chicago Tribune.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.