Mahinda
Mahinda (palieraz eta sanskritoz: महिन्द्र, Mahindra; c. K.a. 285-k.a. 205)[1] Magadhan jaio zen, egungo Indiako Biharrean, budismoaren monjea izan zen. Ezaguna da zeren bera izan zen budismoa Sri Lankan zabaldu zuena. Haren aita Maurya Inperioaren Asoka enperadorea izan zen.
Mahinda | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Pataliputra (en) ![]() |
Herrialdea | Maurya Inperioa |
Heriotza | Anuradhapura, K.a. 204 (56/66 urte) |
Familia | |
Aita | Asoka |
Ama | Devi |
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | Maurya dynasty (en) ![]() |
Irakaslea(k) | Moggaliputta-Tissa (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | Bhikkhu (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Vibhajyavāda (en) ![]() |
![](../I/Mihintale_Mahindas_bett_2017-10-16_(28).jpg.webp)
Biografia
Mahinda Vidisha bizi zen haurtzaroan, amarekin batera. Hogei urte zituelarik Moggaliputta-Tissaren eraginez, bonze bihurtu zen; Moggaliputta-Tissa Mahindaren aitaren aholkulari espirituala zen. Tripitaka ondo ikasi zuen. Moggaliputta-Tissak Sri Lanakara bidali zuen budismoa herrialde horretara zabaltzeko. Mahindarekin batera beste ikasle batzuk joan ziren: Itthiya, Uttiya, Sambala, Bhaddasala eta Samanera Sumana. Gaur egun urtero Poson edo Mahinda jaialdia ospatzen da uhartera ailegatu zenean ospatzeko eta, nolabait, budismoaren hasiera Sri Lankan.
Testigantzak
Bi erlijio kronika handiek azaltzen dute Mahindaren bidaia eta Devanampiya Tissa erregearen budismora konbertitzearen prozesua. Bi kronika horiek Dipavamsa eta Mahavamsa dira. Badira ere kronika literarioek data horiek baieztatzen dituztenak, hau da, budismoa Sri Lankara K. a. III. mendean heldu zela, gutxi gorabehera Mahinda joan zen urtetan.[2]
Erreferentziak
- Damien Keown: A Dictionary of Buddhism, Oxford University Press, ISBN:9780192800626, 169 or.
- John Clifford Holt, "Sri Lanka" artikulua, (795–799 or, Macmillan Encyclopedia of Buddhism liburuan, Robert E. Buswell, Jr-ek zuzenduta, Macmillan Reference USA, 2004, ISBN|0-02-865910-4.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Mahinda Thera.
- (Ingelesez) Lehenengo Budismoa Sri Lankan.
- (Ingelesez) Budismoaren historia Sri Lankan.