Mahdi

Mahdi (arabieraz: ٱلْمَهْدِي, al-mahdī, "Jainkoak gidaturiko ongia") pertsonaia mesianikoa da musulmanentzat, munduaren amaieran Lurrera zuzenbidea ekarri eta egiazko erlijioa ezarriko duena. Teologo sunita ortodoxoek ez dute onartzen, halakoren aipamenik ez Koranen ez haditetan aurkitzen ez dutelako; xiiten dotrinan, ordea, sineste hau guztiz funtsezkoa da. Xiita gehienentzat mahdia Muhammad ibn al-Hassan al-Askari da, 872an desagertu zen hamabigarren imama.

Muhammad Al-Mahdi-ren izena kaligrafia islamikoan.

Politika eta erlijio eraberritzaile askok hartu dute berentzat titulu hori, Ipar Afrikan, batez ere. Horien arteko batzuk hauek dira: Abdullah al-Mahdi Billah (909-934), fatimitar dinastiaren sortzailea; Abdallah ibn Turmart, XII. mendean almohadeen taldea sortu zuena; Muhammad Ahmad Abd Allah, bere burua Sudango mahdi izendatu zuena 1881ean. Iranen 1844an Sayyid Ali Muhammad Xirazkoak, babismoaren fundatzaileak, Hamabigarrentarrek itxaroten zuten Qa'im edo Mahdia zela aldarrikatu zuen, eta halaxe sinesten dute gaur arte mundu osoko bahá'íek.[1][2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.