Mahaxte
Mahaxte (frantsesez Vendémiaire) errepublikar egutegiko lehen hila da.

Mahaxte
Gregoriotar egutegira ekarrita, irailaren 22tik urriaren 21era irauten du gutxi gorabehera, urtearen arabera. Libra zeinuaren aldiarekin ia bat dator.
Jatorrian «mahats biltzetik dator, irailetik urrira egiten baita», egutegia taxutzeko batzordearen izenean biltzar nazionalari Fabre d'Églantinek aurkeztutako txostenean ageri denez. Mahats-biltzea, ordea, Ipar Hemisferioan bakarrik egiten da garai horretan, eta errepublikar egutegia unibertsala izatea lortzeko asmoaren aurka doa hori.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.