Mahasweta Devi
Mahasweta Devi (Dhaka, 1926ko urtarrilaren 14a - 2016ko uztailaren 28a) bengaliar-indiar idazle eta aktibista izan zen.[1] Bere literatura lanen artean, Hajar Churashir Maa, Rudali eta Aranyer Adhikar aipagarriak dira. [2] Mendebaldeko Bengala, Bihar, Madhya Pradesh eta Chhattisgarh Indiako estatuetako herri tribalen (Lodha eta Shabar) eskubideen alde lan egin zuen.[3]
Mahasweta Devi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dhaka, 1926ko urtarrilaren 14a |
Herrialdea | Britainiar Raj 1947ko abuztuaren 14a) Indiako Agindupeko Lurra (1947ko abuztuaren 15a - 1950eko urtarrilaren 26a) India (1950eko urtarrilaren 26a - |
Lehen hizkuntza | bengalera |
Heriotza | Kalkuta, 2016ko uztailaren 28a (90 urte) |
Heriotza modua | : organo anitzeko disfuntzio-sindromea |
Familia | |
Aita | Manish Ghatak |
Ezkontidea(k) | Bijon Bhattacharya (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Kalkutako Unibertsitatea Visva-Bharati University (en) |
Hizkuntzak | bengalera |
Jarduerak | |
Jarduerak | giza eskubideen aldeko ekintzailea, idazlea, poeta, eleberrigilea, hezitzailea eta ipuingilea |
Enplegatzailea(k) | Kalkutako Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | hinduismoa |
Hasierako urteak
Mahasweta Devi 1926an jaio zen Dhaka hirian, Bengalako probintziako (egungo Bangladesh) britainiar rajaren garaian. Guraso idazleak izan zituen. Bere aita, Manish Ghatak, Kallol mugimenduko poeta eta eleberrigile ezaguna zen, Jubanashwa ezizena erabiltzen zuena. Ghatak-en anaia Ritwik Ghatak zinemagile nabarmena zen. Mahaswetaren ama, Dharitri Devi, idazlea eta gizarte langilea ere izan zen, bere anai-arrebak hainbat arlotan bereiztu ziren, besteak beste, Sankha Chaudhury eskultorea eta Sachin Chaudhury Indiako sortzaile eta editore ekonomiko eta politikoa. Mahaswetak lehenengo eskola hartu zuen Dhakan, baina Indiaren partizioaren ondoren Mendebaldeko Bengalara joan zen. West Midnaporeko Midnapore Mission Girls High Schoolean amaitu zuen hasierako hezkuntza 1935ean. Rabindranath Tagore-k Santiniketan sortutako Vishvabharati Unibertsitatean parte hartu zuen eta Arte lizentziatura ingelesez amaitu zuen eta ondoren masterra egin zuen Calcutako Unibertsitatean eta horren ostean masterra egin zuen Calcutako Unibertsitate berean.
Literatur ibilbidea eta gizarte lana
Lehen eleberria
Mahasweta Devik 100 eleberri baino gehiago eta 20 ipuin bilduma baino gehiago idatzi zituen bengaleraz eta horietako asko beste hizkuntza batzuetara itzuli ziren.[4] Bere lehen eleberria, Jhansir Rani, Jhansiko Lakshmibai erreginaren bizitzan oinarritua dago, 1956 argitaratu zen. Jkonsi eskualdean ibili zen nobelarako datuak biltzen.
Gizarte tribalei buruzko obrak
1964an Vijaygarh Jyotish Ray College-n (Calcutta Unibertsitate sistemarekin lotutako unibertsitatea) irakasten hasi zen. Garai haietan, unibertsitate hura langile klaseko emakumeentzako erakundea zen. Garai horretan, Mahasweta kazetari eta sormen idazle lanetan ere aritu zen. Lodhas eta Shabar, Mendebaldeko tribu komunitateak, emakumeak eta baztertuak (kastak) aztertu zituen. Jharkhand eta Madhya Pradesh bisitatu zituen askotan eskualde horietako gizarte tribalen inguruko ezagutzak hobetzeko.
Bere fikzioan herri tribalek jasaten duten zapalkuntza basatia deskribatzen du, goi kastako lur jabe, diruzain eta funtzionario ustelengandik. Devik adierazi du komunitate horiek direla bere inspirazio iturriak.[5]
Aktibismoa
Mahasweta Devik ahotsa askotan altxatu zuen Indiako komunitate tribalen aurkako diskriminazioa salatzeko.[6]Birsa Munda Chowk-en, Ranchi-n, 1900. urtean britainiarren garaian kartzelan hil zen Birsa Munda tribuko buruzagi mitikoaren estatua bat dago. Estatuak turbantea eta dhotia jantzita erakusten du, eskuak kateatuta dituela. Dirudienez, britainiarrek kateekin atera zuten argazkia eta argazki horiek 25 urterekin hildako heroi tribal honen irudikapen guztientzako erreferentzia bakarrak bihurtu ziren. Kateek askatasunaren aldeko borroka ere sinbolizatzen dute, askotan adierazi ohi da. Hala eta guztiz ere, Mahasweta Devik Jharkhand bisitatzen zuen bakoitzean, Birsa Mundari kateak kentzea eskatzen zuen:
Zergatik jarraitzen du kateekin India dagoeneko libre badago?.
2016ko ekainean, Jharkhand gobernuak Birsa Munda bere kateetatik askatzea erabaki zuen, hil eta 116 urte geroago eta idazle eta aktibistak bere aldarrikapena hasi eta urte asko igaro ondoren.[7]
Devik Indiako Alderdi Komunistaren industria politikaren aurkako borroka ere bideratu zuen, Mendebaldeko Bengalako gobernuko alderdi gisa. Bereziki, protesta bizia egin du tradizionalki nekazaritzarako erabilitako lur sail handiak konfiskatzearen eta lur horiek industriara prezio baxuenetan transferitzearen kontra. Bere zuzendaritzapean, intelektual, artista, idazle eta antzerki talde ugari elkartu ziren politika polemiko honen aurka eta Singurren eta Nandigramen ezartzearen aurka protesta egiteko.
2006ko Frankfurteko Liburu Azokan, Devik hasierako hitzaldi hunkigarria eskaini zuen eta bertan Raj Kapoor-en Mera Joota Hai Japani abesti famatuaren bertsoak hartu zituen. [8]
Lan nagusiak
Mahasweta Deviren lan nagusiak hauek dira:
- Jhansir Rani (1956, biografia)
- Hajar Churashir Maa (1974, eleberria)
- Aranyer Adhikar (1979, ipuin bilduma)
- Agnigarbha (1978, ipuin bilduma)
- Murti (1979, ipuin bilduma)
- Neerete Megh (1979, ipuin bilduma)
- Stanyadayani (1980, ipuin bilduma)
- Chotti Munda Evam Tar Tir (1980, ipuin bilduma)
Film egokitzapenak
- Sunghursh (1968), bere bizitzan oinarrituta.
- Behula - 1989ko filma
- Rudaali (1993)
- Hazaar Chaurasi Ki Maa (1998)
- Maati Maay (2006), Daayen ipuinean oinarritua
- Italo Spinellik zuzendutako Gangor , Choli Ke Peeche ipuinean oinarrituta, Breast ipuinak liburutik abiatuta.
Bizitza pribatua
1947an Bijon Bhattacharya antzerkigile ospetsuarekin ezkondu zen, Indian People Theatre Association (IPTA) izenekoaren sortzaileetako bat izan zenarekin. 1948an Nabarun Bhattacharyaz erditu zen, gero nobelagile eta kritiko politiko bihurtuko zenaz. Posta bulego batean lan egiten zuen baina bere joera komunistengatik kaleratu egin zuten. Geroago hainbat lan egin zituen, hala nola xaboiak saltzen edo eskutitzak ingelesez idazten analfabetoentzako. 1962an Asit Gupta idazlearekin ezkondu zen Bhattacharyarengandik dibortziatu ondoren.
Sariak
- 1979: Sahitya Akademi saria Aranyer Adhikar eleberriagatik
- Padma Shri saria bere gizarte lanagatik
- 1996: Jnanpith saria - Bharatiya Jnanpith erakundeko literatura sari garrantzitsuena
- 1997: Ramón Magsaysay saria
- 1999: Honoris causa - Indira Gandhi Unibertsitate Nazional Irekia
- 2006: Padma Vibhushan - Indiako Gobernuko bigarren bereizketa zibil gorena
- 2009: Man Booker nazioarteko sarirako hautagaia
- 2010: Yashwantrao Chavan Sari Nazionala
- 2011: Banga Bibhushan - Mendebaldeko Bengalako gobernuaren bereizketa zibil gorena
Heriotza
2016ko uztailaren 23an Devik bihotzekoa izan zuen eta Kolkatako Belle Vue klinikan sartu zuten. 2016ko uztailaren 28an, hil zen. Diabetesa, septizemia eta gernu infekzioa ere izan zituen .
Hil zenean, Mamata Banerjee Mendebaldeko Bengalako lehen ministroak Twitter bidez honako hau argitaratu zuen
Indiak idazle bikaina galdu du. Bengalak ama ospetsu bat galdu du. Gida pertsonal bat galdu dut. Mahasweta Devi bakean har ezazu atseden.
Narendra Modi lehen ministroak beste hau idatzi zuen:
Mahashweta Devik ederki ilustratu zuen boligrafoaren indarra. Errukiaren, berdintasunaren eta justiziaren ahotsak tristura handia uzten digu. RIP.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Ayu, Jose Luis. Devi, Mahasweta. (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
- ISSN 0971-751X..
- (Ingelesez) «Mahasweta Devi: The Life Immortal» The Indian Express 2016-07-30 (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
- «Mujeres Bacanas | Mahasweta Devi (1926-2016)» Mujeres Bacanas 2018-01-18 (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
- (Gaztelaniaz) López, Alberto. (2018-01-14). «Mahasweta Devi, la escritora bengalí que dio voz a los parias en India» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
- ISSN 0971-751X..
- (Ingelesez) DelhiJuly 28, Shreya Biswas New; July 29, 2016UPDATED:; Ist, 2016 07:52. «Who was Mahasweta Devi? Why her death is a loss for Indian readers» India Today (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
- Johri 2010.
Bibliografia
- Johri, Meera (2010). Greatness of Spirit: Profiles of Indian Magsaysay Award Winners (en inglés). Rajpal & Sons. ISBN 978-8-17028-858-9.
- Tharu, Susie J.; Lalita, Ke (1993). Women Writing in India: The twentieth century (en inglés). Feminist Press at CUNY. ISBN 978-1-55861-029-3.
Kanpo estekak
- Sitio web de la Universidad de Emory
- Mahasweta Devi: Witness, Advocate, Writer – una película sobre Mahasweta Devi por Shashwati Talukdar
- The Rediff Interview/Mahasweta Devi