Mahai bazter bat

Mahai bazter bat (Frantsesez, Un coin de table) 1872an Henri Fantin-Latourk margolari frantsesak egin zuen margolan ezaguna da. Margolari honek giza-taldeak margotzeagatik ezagun egin zen, Un coin de table da sail baten hirugarrena, eta hau da egin zituen artekoen aipatuenetariko bat, batez ere bertan Rimbaud, Verlaine eta Baudelaire poeta madarikatuak agertzen direlako.[1] Obraren gaia da poeta ezagun talde bat bazkaldu ondoren mahai inguruan bilduta. Lana Parisko Saloian aurkeztu zen 1872an. Émile Blémontek erosi zuen eta 1910ean Louvre museoari eman zion. Azkenik, Parisko Orsay museoan geratu zen eta han ikus daiteke gaur egun.

Mahai bazter bat
(
Un coin de table)
Jatorria
Sortzailea(k)Henri Fantin-Latour
Sorrera-urtea1872
IzenburuaBy the Table
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak1.600 (altuera) × 2.250 (zabalera) mm
Genero artistikoaerretratua eta group portrait (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass41C43(+4)
Kokapena
LekuaOrsay museoa
BildumaOrsay museoa
InbentarioaRF 1959
Historia
ErakusketakSalon of 1872 (en) Itzuli

Protagonistak

Eserita, ezkerretik hasita: Paul Verlaine, Arthur Rimbaud, Léon Valade, Ernest d'Hervilly eta Camille Pelletan. Zutik, ezkerretik hasita: Pierre Elzéar, Émile Blémont eta Jean Aicard. Erdian Émile Blémont dago, margolana erosi zuena.

Hasierako proiektua

Henri Fantin-Latourren hasierako asmoa oso handizalea zen. Jatorrizko ideia Baudelaireri bere berrogeita hamar urtebetzeaz omenaldi egitea zen eta horretarako margolanean ospe handiko idazleak bildu nahi zituen, besteak beste, Victor Hugo, Leconte de Lisle eta Théodore de Banville Hirurek ezetz esan zioten eta beste batzuk bilatu behar izan zituen. Baina hauek ez ziren azken baxak izan: Albert Mérat eskuineko aldean ikusten den lore-sorta horren ordez agertu behar zen baina Rimbaudekin ez zuen ezer ikusi nahi, haien arteko harremana oso hotza baitzen batez ere poetak Étienne Carjat margolariari makil batez 1872ko martxoaren 2an jo egin zuenetik.

Beste taldeko erretratuak

Sail osoak lau margolan ditu. Hauek dira beste hirurak:

Erreferentziak

  1. Margolanen sailak lau obra ditu. Beste hirurak hauek dira: Delacroixi omenaldia (1864), Bagtinollesen tailer bat (1870) eta, laugarrena, Pianoaren inguruan (1885 ingurukoa).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.