Magnitude (astronomia)

Magnitudea argizagi batek duen distiraren neurri logaritmikoa da. Nahiz eta sarri espektru ikusgaia edota infragorria analisi-bandatzat hartu, batzuetan espektro elektromagnetiko osoa hartzen da.

Magnitudearen araberako argizagien sailkapena gutxienez Antzinako Greziaren garaietatik egiten da. Izan ere, Hiparko Nizeakoa astronomoak zeruko objektuak sailkatzeko metodo sistematiko bat garatu zuen. Honek sei magnitude-talde bereizi zituen distiraren arabera, lehen taldean argizagirik distiratsuenentzako izanik.

Gaur egun astronomoek bi magnitude-neurri erabiltzen dituzte: itxurazko magnitudea (m) eta magnitude absolutua (M). Itxurazko magnitudeak objektua Lurrean gaueko ortzian agertzean duen distirarekin lotura du. Magnitude absolutuak, berriz, objektuaren argitasun intrintsekoarekin eta distantziarekin zerikusia du.

Objektua zenbat eta distiratsuagoa izan, orduan eta txikiagoa da bere magnitude-zenbakia. Esaterako argizagi distiratsuenek magnitude negatiboak dituzte.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.