Magnitogorsk
Magnitogorsk (errusieraz: Магнитогорск) Errusiako Txeliabinsk oblastean dagoen hiri industriala da. Ural mendien hegoaldeko muturrean dago, Ural ibaiaren bi ertzeetan[1], Txeliabinsketik 250 km hego-mendebaldera eta Moskutik 1.400 km ekialdera. 2010ean 407.775 biztanle zituen[2].
Magnitogorsk Магнитогорск | |||
---|---|---|---|
hiri/herria | |||
Hiriaren ikuspegia Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Errusiako oblastak | Txeliabinskeko oblasta | ||
Alkatea | Sergey Berdnikov (en) | ||
Izen ofiziala | Магнитогорск | ||
Jatorrizko izena | Магнитогорск | ||
Posta kodea | 455000–455999 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 53°23′00″N 59°02′00″E | ||
Azalera | 392,35 km² | ||
Altuera | 370 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 418.241 (2017) 0 (2017) | ||
Dentsitatea | 1.039,31 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1743 | ||
Telefono aurrizkia | 3519 | ||
Ordu eremua | UTC+05:00 | ||
Hiri senidetuak | Brandenburg an der Havel, Homel, Huai'an eta Daugavpils | ||
http://www.magnitog.ru/ |
Historia
Iosif Stalinek 1930eko hamarkadan ezarri zituen Bost Urteko Planak garatzen aurrenengo ibili zen Magnitogorsk, eta ondorioz, hiria oso azkar garatu zen. Inguruan ugari zeuden burdin-hobiak ustiatuz, siderurgia-industria eraiki zuten. Hala ere, bertakoak adituak ez zirenez, lanak zuzentzeko kanpoko langileak ekarri zituzten Magnitogorsk hirira. Bigarren Mundu Gerran oso garrantzitsu eta estrategikoa izan zen, sobietarren tankeetatik erdiak bertan egindakoak zirelako, eta baita jaurtigai gehienak ere.
1980ko hamarkadan, sobietar sistema politiko eta ekonomikoa aldatzeko asmoz, Mikhail Gorbatxovek bultzatu zuen Perestroikaren ondorioz Magnitogorsk asko aldatu zen; izan ere, Magnitogorskeko Metalurgia-gune Konbinatua (MMK) lantegi erraldoia esku pribatuen esku geratu zen. Trenbidea berreraiki zuten, eta baita aireportu berria ere. Edozein modutan ere, burdin-meatzeak agortu zituztenetik, lehengaia Kazakhstanetik inportatu behar izaten dute.
Biztanleria
1931 | 1939 | 1959 | 1970 | 1979 | 1989 | 2002 | 2010 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
64 100 | 145 948 | 311 101 | 364 209 | 406 074 | 440 321 | 418 545 | 407 775 |
Klima
Datu klimatikoak (Magnitogorsk) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -10.0 | -8.8 | -2.1 | 10.6 | 19.4 | 24.9 | 25.2 | 23.4 | 17.4 | 9.1 | -1.9 | -7.9 | 8.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -14.1 | -13.5 | -7.1 | 4.5 | 12.6 | 18.2 | 19.2 | 17.0 | 11.1 | 3.8 | -5.9 | -11.9 | 2.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -18.3 | -18.1 | -11.9 | -1.0 | 5.9 | 11.4 | 13.4 | 11.1 | 5.3 | -0.8 | -9.6 | -16.0 | -2.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 19 | 14 | 18 | 27 | 33 | 39 | 60 | 48 | 27 | 24 | 23 | 21 | 353 |
Iturria: [3] |