Magna Mater

Magna Materren gurtza, mendebaldera, K. a. 600. urtean iritsi zen, Asia Txikitik. Haren greziar baliokidea Zibele zen.

Magna Mater, bizi iturria, bere maitale Attisekin (landaretzaren jainkoa) haserretu zen, hau desleial izan zitzaiolako. Jelosiak jota, Magna Materrek bere maitalea hil eta zikiratu zuen, ondoren, pinu baten azpian lurperatuz. Bere heriotzaren ondorioz negar egin ondoren, bizia itzuli zion. Urtaroek, istorio hau antzezten dute: landaretza udazkenean ximeltzen da, neguan hiltzen da eta udaberrian berpizten da, une honetan, Magna Materren omenezko zeremonia handiak ospatzen direlarik.

Jaialdi hauetan, dantza egiten da eta musika jotzen da. Klerora sartu nahi zuten hautagaiek, euren burua zikiratzen zuten harriak erabiliz, honela Attisen patua errepikatuz eta bere ugalkortasuna Ama Handiari emanez. Ondoren, hasitakoak toga zuriekin jantzita jeisten ziren lubaki bat zulatzen zen. Euren gainean, bizirik zegoen zezen bat zintzilikatu eta sakrifikatu egiten zen. Hasitakoak, zezenaren odolez zipriztinduak, lubakitik kanpora arrastatzen ziren, Magna Materren gurtzan jada "berpiztu" ondoren.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.