Maginot lerroa
Maginot lerroa[1] (frantsesez: Ligne Maginot) Frantziako gobernuak 1927-1936 bitartean, André Maginot gerra ministroaren gomendioz, Belgika, Luxenburgo, Alemania, Suitza eta Italiarekiko mugetan eraikitako gotorleku-sistema izan zen[2]. Maginot lerroa izena erabiltzen da bai gotorleku-sistema osoa izendatzeko, bai Alemaniako mugan dauden fortifikazioak bakarrik adierazteko. Italiako mugan daudenei Alpeetako lerroa deritzaie.
Maginot lerroa | |
---|---|
Kokapena | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1928 |
Kudeatzailea | Frantziako Indar Armatuak |
Komisarioa | Paul Painlevé |
Izenaren jatorria | André Maginot |
Arkitektura | |
Materiala(k) | Hormigoi armatua |
Sistema honek bere sortzaileari zor dio izena: André Maginoti, garai hartako Frantziako gerra ministroari; Lehen Mundu Gerrako elbarria, 1922an proiektua hasi eta 1932an hil zen bere lana amaitua ikusi gabe.
Proiektuaren zati funtsezkoena 1936an amaitu zen, Adolf Hitlerren mehatxua puri-purian zegoenean. Maginot lerroa munduan eraiki den defentsa-lerro militar handiena da. 5.000 milioi frankoko kostua izan zuen (5.000 milioi euro baino gehiago).
Gotorleku-lerro honek 108 gotorleku nagusi ditu (beraien artean 15 km-ko distantziarekin), gotorleku txiki asko eta 400 galeria (100 km) baino gehiago.
Estrategia-akatsa
Lerroak ez zuen Frantziaren porrota eragotzi Bigarren Mundu Gerran (1940). Bestalde, alemaniarrek fortifikazio-lerrora inguratu eta erasotu zuten Sedan inguruan, eta horrela, aliatuen ejertzitoak bitan banatu zituzten.
Erreferentziak
- EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- Lur entziklopedietatik hartua.