Maggiore

Maggiore[1] (italieraz: Lago Maggiore, "Aintzira Nagusia" edo Verbano, piemonteraz: Lagh Magior, lombardieraz: Lach Magiur) Alpeen hegoaldeko isurialdean kokatutako aintzira da. Italiako Lonbardia eta Piemonte eskualdeetan eta Suitzako Ticinoko kantonamenduan hedatzen da.

Maggiore aintzira
Lago Maggiore/L. de Verbano/L. de Locarno (it)
Datu orokorrak
Garaiera193 m
Motaaintzira eta area not part of a municipality of Switzerland (en) Itzuli
Luzera66 km
Zabalera5 km
Azalera212,5 km²
Sakonera372 m
Bolumena37.000 hm³
Geografia
Map
Koordenatuak46°05′53″N 8°42′53″E
Honen parte daItaly–Switzerland border (en) Itzuli
Northern Italian lakes (en) Itzuli
MendikateaAlpeak
Estatu Suitza
Suitzako kantonamendua Ticino
Hidrografia
Betebidea
HustubideaTicino ibaia
Erresidentzia denbora4 a
Arroaren azalera6.386 km²
Arro hidrografikoaPo basin (en) Itzuli
Mendizaletasuna

212 km²ko azalera dauka eta Italiako bigarren aintzirarik handiena da.

Inguruko udalerriak

Locarnoko udalerriak izena ematen dio Suitzako aldean. Alde italiarrean, Verbania, Luino eta Arona dira udalerri nagusiak.

Uharteak

Bella, Madre, Pescatori (edo Superiore) eta San Giovannirenak Piemonte aldeko uharteak dira ("Isole Borromee"). Ticinokoak San Pancrazio (edo Grande) eta Sant’Apollinare (edo Isolino) ditugu eta Partegora Lonbardiakoa.

Erreferentziak

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.