Magdalena (Iruñea)
Magdalena Iruñeko auzo bat da. Arga ibaiaren ertzean kokatua dago, hori eta duen lur emankorrak dira auzoa baratzez beteta egotearen arrazoia. Iruñea osoan famatuak dira Magdalena auzoko barazki eta fruituak. Auzo honetan zehar sartzen da Iruñera Pirinioetatik datorren Donejakue bidea.
Magdalena | |
---|---|
Euskal Herria | |
Magdalena auzoaren kokapen mapa. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Iruñea |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°49′12″N 1°37′55″W |
Demografia |
Historia
Magdalena auzoa XII. mendean sortu zen, Arga Ibaiaren bestaldean zegoen Andre Maria Magdalenaren zaintzapeko leprosategi baten inguruan. Mende horretan bertan, eraiki zen Magdalenako zubi erromanikoa, Arga ibaiaren bestaldera igarotzeko. Magdalena, Arrotxapearekin batera, Iruñeko auzo zaharrena da eta Nabarreriako burguari lotua zegoen. Erdi Arotik eraiki izan dira Arga ibaiaren ertzetan baserriak, errotak, zurtegiak, garbitegiak… eta bertako baratzak antzinatik hornitu dute barazkiz eta fruituz Iruñea. Nafarroako konkistan Iruñea elikagaiez hornitzen zuten zonaldeak, Magdalena auzoa barne, osorik erre zituzten, Iruñea birkonkistatu nahi zuten nafar-tropak hornitu ez zitezen. Aterpe bezala erabili zitezkeen eraikinak ere erre zituzten, errotak batez ere eta hortik aurrera egurrez egin behar izango ziren eraikin guztiak. Frankismo garaian, Francok Magdalenako lurretan Langileentzako auzo bat eraikitzea agindu zuen eta hortik aurrera, aintzinako Magdalenako lurretan Txantrea auzoa eraiki zen.
1982ko atentatua
1982ko apirilaren 17an, ETA militarrak Espainiako Polizia Nazionaleko agente bat hil, beste bat larri zauritu eta beste bost arin zauritu zituen Magdalena auzoan.[1] [2] ETAk auzoan dagoen Nafarroako indar elektrikoen azpiestazioaren kontra jo nahi zuen,[1] baina Poliziarekin suertatutako gorabeheren ondorioz poliziaren tanketa bat leherrarazi zuen. ETAk Polizia Nazionalaren tanketaren aurka gerra-gurdien kontrako granada bat jaurti zuen eta, ondoren, tiroketa gogorra izan zen etakideen eta polizia nazionalen artean. Ekintza Nafarroa komandoak gauzatu omen zuen goizeko 3:05ean, Magdalenako zubi zaharraren inguruan. Tiroketaren ostean, etakideak ihesi joan ziren, armak eta munizioa lekuan bertan utzita.
Hilabete lehenago, tanketaren aurka egin zen ekintzaren lekutik 100 metro ingurura, Espainiako Polizia Nazionalak Goma biz beteriko auto bat aurkitu zuten eta, handik minutu batzuetara, autoak eztanda egin zuen.
Eraikinak
Erlijiosoak
- Andre Maria Magdalenaren zaintzapeko leprosategia: Jadanik ez da existitzen.
- Josefinen umezurtz eta babesgabeen babes-etxea: Egurrezkoa egin zuten badaezpada, nafar tropek gotorlekutzat erabil ez zezaten. 1904an harriz berreraikitzen hasi ziren eta 2 urte geroago bukatu zuten. Azkenik 1926an eliza bat eraiki zuten babes-etxeari itsatsia eta 1926. urtean inauguratu zen.
- Santa Ana Monasterioa: 1587 urtekoa eta gaur egun existitzen ez dena.
Zibilak
- Magdalenako ehundegia: 1849. urtekoa. Jadanik ez da existitzen.
- Kortabe errota: 1276. urtean su eman zioten Nabarreriako gudan. Orain Ziganda errota dago horren ordez.
- Caparrosotarren errota: Nafarroako konkistan, Caparrosotarrek Gaztelaren alde agertu ziren, hori dela eta, suntsitu gabe utzi zuten errota bakarra izan zen. Gaztelak bertan, 25 eskopetari jarri zituen errota defendatzeko.
- Magdalenako zubia: XII. mendeko zubi erromanikoa da. Iruñea eta Magdalena auzoa batzen ditu, Arga ibaia zeharkatuz. Done Jakue Bidea burutzen duten erromesak zubi honetatik igarotzen dira.
- Oinzubiak: 1950eko hamarkadan eraiki zen.
- Club Natación Elkarteko zubia: Club Natación igeriketa elkartearen instalakuntzak dauden gunean dago.
- Belosoko oinzubia: Beloso eta Magdalena auzoak elkarlotzen ditu.
Donejakue Bidea
Magdalena auzoa Iruñeko Donejakue bidearen sarrera da. Eguraldi ona hastean ugariak dira auzo honetatik igarotzen diren erromesak. Burlata atzean uztean, erromesak Magdalenan sartzen dira. Aurrerago Magdalenako XII. mendeko zubi erromanikotik igaro eta Nafar hiribururako bidea hartzen dute. Lehen erromes- Ospitalea zegoen auzo honetan baina gaur egun ez da existitzen.
Jaiak
- Lehen erromeria bat egiten zen Ezkaba mendiko S.Cristobal ermitaraino baina 1796.urtean ermita bota zuten frantziarrek Iruñea ez setiatzeko.
- Uztailaren 22: Maria Magdalenaren egunean mezak eta herri jaialdi ikusgarriak antolatzen zituzten eta etxeak piper opilez apainduriko zuhaitz-adar berdezko arkuz apaintzen zituzten. Jaietako lehen goizean, auzoko gazteak maizter janzten ziren (jantzi dotoreak eta kolorezko xingolaz apainduriko txapela jarrita), eta Iruñera igotzen ziren gaiten eta danborren musikarekin batera. Bazkarirako piper opilak, txakolinarekin batera jaten zituzten. Gauetan dantzaldiak egiten zituzten beti.
Kultura
- Hizkuntza: Magdalena auzoan euskaraz mintzatzen zen, Iruñea XX. mendearen hasieran gaztelaniara egokitu zen arte.
- Musika: Iruñerriko talde asko dira auzo honetan entseatu dutenak edo entseatzen dutenak, adibidez Barricada.
Garraioa
Auzo honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 5 linea daude:
Eskualdeko Hiri Garraioa Magdalena | |||||
|
|