Mafra

Mafra Portugalgo Lisboako barrutian dagoen kontzejua da. 2011ko erroldaren arabera 76.685 biztanle bizi ziren 263.14 kilometro koadroko azaleran.

Mafra
Mafra
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaLisboa
Izen ofizialaMafra
Jatorrizko izenaMafra
Posta kodea2640
Geografia
Koordenatuak38°56′N 9°20′W
Map
Azalera291.65 km²
MugakideakTorres Vedras, Sobral de Monte Agraço, Arruda dos Vinhos, Loures eta Sintra
Demografia
Biztanleria76.685 (2011)
Dentsitatea262,94 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1189
Telefono aurrizkia261
Hiri senidetuakSão Vicente (en) Itzuli, Leimen, Fréhel eta Mindelo (en) Itzuli
cm-mafra.pt

Mafrako jauregi nazionalarengatik ezagutzen da, jauregi barroko ikusgarria baita.

Etimologia

Mafra izenaren jatorria ez da batere zehatza, baina arabiarren Mahfara hitzetik etor liteke, zeinak "harrobia" esan nahi duen.

Historia

Indusketa arkeologikoek erakutsi dute Neolito garaian populatu zela Mafra ingurua, baina paleolito eta mesolito garaietako aztarna batzuk ere badaude, k.a. 7000 urtekoak.

K.o. I eta IV mendeen artean erromatarrak egon ziren bertan, Sintra eta Peniche arteko errepidean kokaturik baitzegoen. Nekazaritza eremu garrantzitsua bihurtu zen, batez ere ardoa, olioa eta barazkiak ekoizten ziren bertan. V mendean bisigodoak iritsi ziren eta 711 urtean mairuek konkistatu zuten. lau mendetan arabiarrak egon baziren ere, beren aztarna handirik ez da kontserbatzen.

1147an Afonso Henriquesek konkistatu zuen Mafra. 1189an Silveseko apezpikuaren menpe gelditu zen eta hiri gutuna jaso zuen. Dena dela herri txikia izaten jarraitu zuen, 1527ko erroldan 191 biztanle baino ez zituen. Manuel I.aren erregealdian hainbat eliza eraiki ziren eta herria pixka bat handitu zen.

1717an Joanes V.ak Mafrako jauregi nazionala eraikitzeari ekin zion izan ere bertan ezarri baitzuen erregearen ehiza eremua, Tapada de Mafra izenekoa. Mafrak biztanle gutxiko lurraldea izaten jarraitu zuen harik eta XIX mendean hiria jauregiaren inguruan eratzen hasi zen arte. Maria II.ak militar konpainiak ezarri zituen Mafrako komentuan eta 1859rako 4.000 soldadu baziren bertan. 1870an komentua Real Colégio Militar bihurtu zen.

1910ko iraultzaren ondoren Errepublika ezarri zen eta Manuel II.a erregeak bertan hartu zuen babesa. Hurrengo egunean Gibraltarrera egin zuen alde.

Banaketa administratiboa

Fregesiak

  • Azueira
  • Carvoeira
  • Cheleiros
  • Encarnação
  • Enxara do Bispo
  • Ericeira
  • Gradil
  • Igreja Nova
  • Mafra
  • Malveira
  • Milharado
  • Santo Estêvão das Galés
  • Santo Isidoro
  • São Miguel de Alcainça
  • Sobral da Abelheira
  • Venda do Pinheiro
  • Vila Franca do Rosário

Demografia

Biztanleriaren bilakaera (1801 – 2011)[1]
1801 1849 1900 1930 1960 1981 1991 2001 2011
4 200 10 734 25 021 29 750 35 739 43 899 43 731 54 358 76 685

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

Hiri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.