Mafalda
Mafalda "Quino" egile argentinarrak egindako komiki famatuaren eta bertako pertsonaia nagusiaren izena da.
Mafalda | |
---|---|
Sortzailea | Quino |
Lan eratorriak | ikusi
|
Eponimoa | Mafalda (en) |
Datu biografikoak |
1964tik 1973ra argitaratu zituen "Primera Plana" eta "Siete Días Ilustrados" aldizkari eta "Mundo" egunkari argentinarretan.
Ordutik, gaztelaniatik hainbat hizkuntzatara itzuli dute komikia, oraindik euskaratu ez badute ere.
Pertsonaiak
- Mafalda: Pertsonaia nagusia da, komikia sortzean 5-6 urte zeukana. Txikia izan arren, helduen ikuspuntua bereganatua izan du hasieratik, Argentinako egoera sozio-politikoa aztertuz. "The Beatles" taldearen zalea da. Zopa gorrotatzen du.
- Mamá (Raquel): Mafaldaren ama da, ohiko etxekoandrea.
- Papá (Izenik gabe): Mafaldaren aita da, aseguru etxe baterako lan egiten du.
- Felipe: Lagunik argitsuena da, ameslaria ere izanda eskolaren beldur dagoen arren. "Lone Ranger" komikiaren abenturazalea da.
- Manolito (Manuel Goreiro): Kapitalismoa irudikatzen duen laguna da, dendari galiziar baten semea dena.
- Susanita (Susana Beatriz Clotilde Chirusi): Lagun "pijoa" da, neska ilehoriko, azaleko eta leihozalea.
- Miguelito (Miguel Pitti): Lagunik txikiena da, berekoia baina bihotz onekoa. Aitona italiarra Mussoliniren jarraitzailea izan zen.
- Guille (Guillermo): Neba txikia, zopa asko gustatzen zaiona. Arrebarekin "Burocracia" izeneko dortoka dauka.
- Libertad: Tamainari dagokionez, lagunik txikiena da, Mafaldaren adinekoa bada ere.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)(Alemanez)(Katalanez)(Portugesez)Mafalda Online
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.