Maeztu

Maeztu Arabako herria da, Arraia-Maeztuko udalerriko hiriburua eta 1958an desagertu zen arte, Arraia udalerriarena ere bai. 658 metroko altueran kokatzen da, Arburu mendiaren magalean. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 289 biztanle ditu.

Maeztu
 Euskal Herria
Herriko kale nagusia.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaArraia-Maeztu
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°44′N 2°27′W
Demografia
Biztanleria335 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Historia

Herriaren izena lehen aldiz dokumentatu zen 1025. urteko Donemiliagako goldean: Bahaeztu, Harrahia (gaurko Arraia) toponimoaren ondoan. Herriko lehen jaunak Juan Ruiz de Gaona eta Catalina de Rojas izan ziren. GAztelako Enrike II.a erregeak jaurerri titulua eman zion 1369ko maiatzaren 12an. Gaona familiak XV mendean Mastu dorrea eraiki zuen eta Sanchez de Samaniego familiak XVII mendean berriztu zuen. Gaur egun, ordea, ez dago haren aztarnarik.[1]

Demografia

Maeztuko biztanleria
200020012002200320042005200620072017
259261290294306310308289338

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
6Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)ArgandoñaAndolluTrokonizIxonaEgiletaAzazetaBirgaragoienBirgarabarrenMaeztuAtauriAntoñanaSantikurutze Kanpezu (gasolindegia)Santikurutze Kanpezu (markesina)ZuñigaAzeduAntzinMendilibarriMurietaZufiaZubielkiLizarra (zezen-plaza)Lizarra
(geltokia)

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
18MaeztuDurruma KanpezuKorresErroetaErroitegiSabandoIbisateAreatzaMusituZekuianoAletxaElortzaApilaizMaeztu

Ondasun nabarmenak

  • Gurutze Santuaren Asmakuntzaren eliza
  • Samaniegotarren jauregia
  • Aranegitarren etxea
  • Zelaiko Andre Mariaren baseliza
  • Zortzi aldetako iturria herriko plazan
  • Obi eta Gesal leizeak

Argazki galeria

Erreferentziak

  1. «Maeztu / Maestu» Ayuntamiento de Arraia-Maeztu · Arraia-Maeztuko Udala 2019-03-21 (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).

Bibliografia

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.