Maelstrom itsaslasterra

Maelstrom itsaslasterra[1] Norvegiako Lofoten artxipelagoaren hegoaldeko kostaldeko ur-zurrunbilo handi bat da. Lofoten uharteetako Sorland eta Væroy uharteen artean dago, 67°48′05″N 12°47′49″E latitudean. Bi uharte horien arteko itsaslasterra (Moskenstraumen) zeharkatzen duten itsaslaster indartsuen eta marea handien eraginez sortzen da. Itsaslaster eta kontralaster multzo bat da, olatu handiekikoa, 18 bat km-ko luzera duena.

Maelstrom itsaslasterraren kokalekua.
Maelstrom itsaslasterra

Antzina, oso arriskutsua zen nabigaziorako. Edgar Allan Poek eta Jules Vernek ozeanoaren hondoraino iristen zen zurrunbilo erraldoi gisa deskribatu zuten.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.