Mady Mesplé

Mady Mesplé (Okzitaniako Tolosa, 1931ko martxoaren 7aib., 2020ko maiatzaren 30a) frantses opera-abeslaria izan zen, sopranoa izan zen. Pianoa eta kantua Tolosan ikasi zituen, eta ahotsa Jeanine Micheaurekin trebatu zuen Parisen. Debuta Liejako Operan egin zuen 1953an, Lakmé lanarekin. 1956an, Parisko Opera Komikoan sartu zen, eta paper handiak egin zituen han: Rigoletto (Verdi), Hoffmannen ipuinak (Offenbach), Sevillako bizargina (Rossini), Lucia di Lammermoor (Donizetti) eta Txirula miragarria (Mozart). Abeslariaren ibilbide profesionalean opera horiek eragin nabarmena izan bazuten ere, gaur egungo musikak asko erakartzen du Mady Mesplé. Harentzat idatzi zituen Charles Chaynesek Quatre Poèmes de Sappho eta Betsy Jolas, Quatuor II. 1963an, Gian Carlo Menottiren Azken basatia sortu zuen, eta, 1965ean, Hans Werner Henzeren Maitale gazteentzako elegia lanaren frantsesezko bertsioa. Pierre Boulezen zuzendaritzapean, Arnold Schönbergen Jakoben Eskala kantatu zuen Londresen, eta Maurice Ravelen Haurra eta Sorginkeriak. 1985etik 1990era, irakasle izan zen Parisko Eskola Normalean, eta Bordeleko Kontserbatorio Nazionalean, gero.

Mady Mesplé

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMagdeleine Andrée Henriette Mesplé
JaiotzaTolosa Okzitania, 1931ko martxoaren 7a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaTolosa Okzitania, 2020ko maiatzaren 30a (89 urte)
Hobiratze lekuacemetery of Terre Cabade (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaToulouse Conservatory school (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Jasotako sariak
Ahots motakoloratura-sopranoa
Fachkoloratura-sopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaEMI

IMDB: nm0581951 Musicbrainz: 20a67ebf-d058-49d1-8de7-5b5abf4f0b14 Discogs: 526593 Allmusic: mn0000159921 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.