Madrilgo Ituna (1526)
Madrilgo Ituna 1526ko urtarrilaren 14an Karlos I.a Espainiakoak eta Frantzisko I.a Frantziakoak, Madrilen, sinatu zuten hitzarmena izan zen. Hitzarmen honen bidez Frantziako erregeak Burgundiako dukerria emango zuela, Italia (Milanerria, Genova, Napoli) eta Flandesi buruz zituen asmoak baztertuko zituela eta Leonor, Karlos V.aren arrebarekin, ezkonduko zela agindu zuen.
Horrez gain, Henrike II.a Albretekoari Nafarroako Erresuma berreskuratzen lagunduko ez ziola hitzartu zuen[1]. Hala ere, askatu zutenean ez zituen akordioak onartu eta hitzarmena indarrik gabe geratu zen. Hitzarmeneko unean, Frantziako erregea Espainiako enperadorearen gatibu zegoen Madrilen Paviako guduaren ondoren; Henrike II.a Nafarroak, berriz (gatibu bazegoena ere), giltzapetik ihes egitea lortu zuen ordurako. Margarita Nafarroako edo Angulemakoak zuzendu zituen negoziazioak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/10/19 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Navarra 1512: Conquista e incorporación Universidad de Navarra. Unav.es