Madrilgo Akordioak

Madrileko Akordioak deritzenak, 1975eko azaroak 14an sinatu ziren, Madrilen, Espainia, Mauritania eta Marokoko ordezkarien artean, eta Mendebaldeko Saharari buruzkoak dira. Adierazpen politiko bat eta zenbait eranskin sekretuz osatuta daude.

Madrilgo Akordioak
Irudia
Motatratatu
Honen parte daMendebaldeko Saharako gatazka
Data1975eko azaroaren 14a
HerrialdeaEspainia
Sinatzailea

Adierazpen politikoak, Espainiak, Espainiar Sahararen administrazioa transferituko duela dio (baina ez subiranotasuna), Transferentzia hau, Espainiak, Marokok eta Mauritaniak osatutako hiru aldeko denbora baterako administrazio bati ematen zaio.

Akordio honen baliotasun juridikoa, zalantzan jarri du Nazio Batuen Erakundeko Kontu Juridikoen Idazkari Orokor Erantsia eta Aholkulari Juridikoa den Hans Corellek, 2002ko urtarrilaren 29ko irizpen batean, Marokok sinatutako petrolioari buruzko akordioen legezkotasunari buruzkoa.

Egia esan, akordio honen ondoren, Nazio Batuen Erakundeak ez ditu ez Maroko (ezta Mauritania ere bere garaian) Mendebaldeko Sahararen potentzia administratzailetzat hartu, Nazio Batuen erakundean, deskolonizatzeke dauden lurraldeen zerrendan agertzen dena.

Adierazpen politikoarekin batera, eranskin sekretu batzuk zeuden, hauetatik, zati bat baino ez dena ezagutua izan. Eranskin sekretu ekonomikoek, Marokori, Fos Bucraa enpresaren %65a uztea adierazten zuen, Saharako fosfato aztarnategi aberatsak esplotatzen zituena, Espainiak, 20 urtez 800 itsasontzirentzako arrantza eskubideak lortzearen truke. Arrantza arloari dagozkion adostasun sekretuak, Marokok bete gabe utzi zituen.

Politikoki, Madrileko Akordioak, alauitar leinuaren pauso garrantzitsu bat izan ziren bere Maroko Handia egitasmoa lortze aldera.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.