Madonna (artea)

Madonna (Italieraz, ma donna, nire dama) Mariaren irudikapena da, bakarrik batzuetan, baina ohikoan edo bere seme Jesus altzoan edo ondoan duela. Irudi horiek eliza katolikoan eta ortodoxoan ikono inportanteak dira. [1] Madonna eta haurra erako margolanak garrantzitsuak dira halaber kristau ikonografian eta artearen historian. Ortodoxoen ikonografian Theotokos terminoa erabili ohi da, Jainkoaren ama, hala nola Vladimireko Theotokos ezagunaren kasuan.

Artikulu hau arte erlijiosoko terminoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Madonna (argipena)».
Madonna del Cardellino, Rafaelen margoa

Mariaren bizitzako beste irudi ikonografiko batzuei, adibidez, Deikundearen irudikapenei, ez zaie esaten Madonna.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.