Madonna (Edvard Munch)

Madonna edo La Madonna Edvard Munch espresionismoko norvegiar margolariaren margolan ospetsua da. Munchek gaiaren bertsio desberdinak (olio-pinturaz oihal gainean eta litografiaz) egin zituen 1894 eta 1895 artean. 1990eko martxoaren 29an margolanaren bertsio bat, beste hiru artelanekin batera, Osloko Kunsthuset AS Galerian lapurtua izan zen. Hilabetetan berreskuratua izan zen. 2004an, berriro ere, margolana lapurtua izan zen, orduan Garrasia margolanarekin batera. Orduan ere poliziak berreskuratu zuen.[1]

Madonna (Edvard Munch)
Jatorria
Sortzailea(k)Edvard Munch
Sorrera-urtea1894
Ezaugarriak
Genero artistikoamargolaritza erlijiosoa eta biluzia
Deskribapena

Izenburua

Nahiz eta oso irudi arrunta ez izan, Madonna izenburuak Jesusen Amari egingo lioke erreferentzia. Dena dela, Munchek eta Maite duen emakumea izenburua ere erabili zuen. Munch ez zuen erlijio-artearen egile bezala ezaguna eta ez zen ere kristau ezaguna. Agian, izenburuarekin emakume edertasunarekiko kultua adierazi nahi zuen, emakumearen ideal bat bezala. Antza denez, modeloa Dagny Juel-Przybyszewska, margolariaren adiskidea zen.[2]

Interpretazioak

Margolanak anbiguotasun handia adierazten du eta, horren ondorioz, oso interpretazio desberdinak eman dira. Orokorrean, erlijio-oinarri baten gainetik, hau da, Andre Mariaren gainetik, emakume sentsuala ikusi da; azken finean biluzik eta era sentsualean agertzen baita. Hona hemen iritzi batzuk:

Werner Hofmann arte-historialariaren ustez, margolan honek "jaiera harrigarriaren maitasun endekatu batekiko gorespena erakusten du." Hari hori jarraituz, margolan honetan gizona menperatzen duen emakume indartsu bat ikusten du; hori proportzio handietan ikusten du, emakumean benetako deabrua bihurtuz.[3]

Sigrun Rafter, Norvegiako Galeria Nazionalaren arte-historialariak margolanak emakumea erakusten du sexu-harremanetako bizi-ekintza barruan, santutasuna eta sentsualitatea bilduz. Mariaren inguruan ohikoa den urrezko argi koroa hemen gorria bihurtu da, maitasunaren eta minaren dualtasuna sinbolizatuz. Ikuslearen ikuspuntua emakume horrekin maitasuna egiten ari den pertsonarena da. Ikuspuntua berezia da zeren eta, beste aldeetatik, Andra Mariaren errepresentazioetan ohikoak diren elementuak ikusten baititugu: lasaitasuna, bere buruarekiko uste osoa, begi itxiak, umiltasuna.[4]

Carol Duncan feministak, azkenik, irudia femme fatale gisa interpretatu du. Munchen Madonna benetako emakume banpiresa da.[5]

Lapurretak

1990eko martxoaren 29an Madonnaren bertsio bat eta beste hiru artelan Osloko Kunsthuset AS Galerian lapurtu zituzten. Urte bereko ekainaren 22an poliziak Norvegiako Drammen herriko etxe partikular batean hiru aurkitu zituen. Laugarrena, egun bat lehenago, Sande inguruko etxe batean aurkitu zuen.[6] Lapurretaren egile bezala susmagarri nagusia Ole Christian Bach zen. 1992ko irailean, Bachek, erruduntzat jota, zazpi espetxe-zigorra jaso zuen lapurtutako gauzakiak manipulatzeagatik.[7]

2004ko abuztuaren 22an, bestetik, Munch Museoan su-armekin armatutako gizon talde batek Madonna eta Garrasia margolanak lapurtu zituen. Lapurrek zaindariak mehatxatu zituzten eta furgoneta beltz batean ihes egin zuten. 2006ko abuztuaren 31an Osloko poliziak margolanak berreskuratu zituen.[8] Ingebjørg Ydstie-k, Munch Museoaren zuzendariak prentsa aurrean lanek jasandako kalteak azaldu zituen; zirudienez, margolanak ez zeuden oso gaizki eta Madonna margolanari eginiko 2,5 zm-ko zuloa konpontzeko modukoa zen.[9]

Bertsioak

Hona hemen margolanaren bertsio batzuk:

Erreferentziak

  1. "Bach dømt til sju måneders fengsel for heleri", Norwegian News Agency 1992/09/12
  2. Cornelia Gerner, Die "Madonna" in Edvard Munchs Werk – Frauenbilder und Frauenbild im ausgehenden 19. Jahrhundert Knut Brynhildsvoll, Literaturverlag Norden Mark Reinhard, Morsbach, 1993, ISBN 978-3-927153-40-0
  3. Hofmann, Werner (1961). The Earthly Paradise: Art in the Nineteenth Century. New York: G. Braziller.
  4. Melville, Robert (1973). J. M. Richards i Nikolaus Pevsner, ed. The Anti-Rationalists.
  5. Duncan, Carol (1991). «The Aesthetics of Power in Modern Erotic Art». Feminist Art Criticism: An Anthology. New York: Joanna Frueh.
  6. "Espen Lie med "sannheten" om Bach og Madonna" [Norwegian News Agency 13.05.1992
  7. "Bach dømt til sju måneders fengsel for heleri", Norwegian News Agency 11.09.1992
  8. https://elpais.com/cultura/2006/08/31/actualidad/1156975205_850215.html
  9. http://news.bbc.co.uk/2/hi/entertainment/5305538.stm

Ikus, gainera

Kanpo-estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.