Madeira (ibaia)
Madeira Hego Amerikako ibaia da, Amazonasek eskuinaldetik duen adar nagusia. Boliviako bi ur-sistemek, Mamoré-Guaporé-k eta Beni-Madre de Dios-ek bat egiten duten lekuan, Bolivia eta Brasilen mugan, sortzen da. Boliviako Pando departamendua eta Brasilgo Rondonia eta Amazonas estatuak zeharkatzen ditu. 3.300 kilometro luze da (Mamoré-rekin batera), eta 1.300.000 kilometro koadroko arroa drainatzen du, Amazonasen arro osoaren % 19[1]. Lehen zatian ezinezkoa da nabigatzea, ur-jauzi ugari delako, baina Porto Velhotik aurrera ontziz ibil daiteke: 2 km zabal eta 32 m sakon da. Luzeraren eta ur emariarengatik, mundu osoko ibai handienetakoa da, Volgaren parekoa, hain zuzen.
Madeira Madeira (pt), (es) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.450 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 10°22′34″S 65°23′30″W |
Estatu burujabe | Bolivia |
Boliviaren banaketa administratiboa | Pando |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 1.420.000 km² |
Arro hidrografikoa | Amazonasen arroa |
Ur-emaria | 31.200 m³/s |
Iturburua | Mamoré eta Beni River (en) |
Bokalea () | Amazonas |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/1/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Madeira. amazonwaters.org (Noiz kontsultatua: 2017-1-26).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.