Madeira

Madeira[1] Portugalgo eskualde autonomoa da, Azoresekin batera. Uhartedia da, eta Ozeano Atlantikoan dago, Europa eta Afrika artean, Lisboatik 978 km ingurura, hego-mendebaldean. Hiriburua Funchal da. Portugalen mende dago, autonomia-estatutua badu ere.

Madeira
 Portugal
Ereserkia
Hino da Região Autónoma da Madeira (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
ISO 3166-2PT-30
HiriburuaFunchal
President of the Regional Government of Madeira (en) ItzuliMiguel Albuquerque (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak32°45′N 17°00′W
Azalera801 km²
Punturik altuenaPico Ruivo
Demografia
Biztanleria250.769 (2021)
−17.016 (2011)
Dentsitatea313,07 bizt/km²
Ordu eremuaEuropa Mendebaldeko Ordua
MatrikulaP
madeira.gov.pt

Geografia

Uhartediak jatorri bolkanikoa du, eta oso menditsua da (Ruivo mendia, 1.861 m).

Uharteak

Madeirako uhartedia lau uhartek osatzen dute:

Azken bietan, izenek iradokitzen duten moduan, ez da inor bizi.

Kontzejuak

Madeirako bandera.
  1. Funchal: 100.847 biztanle 2006an.
  2. Camara de Lobos: 35.150.
  3. Santa Cruz: 32.696.
  4. Machico: 21.321.
  5. Ribeira Brava: 12.523.
  6. Calheta: 11.856.
  7. Santana: 8.491.
  8. Ponta do Sol: 8.189.
  9. São Vicente: 6.063.
  10. Porto Santo (Vila Baleira): 4.388.
  11. Porto Moniz: 2.762.

Klima

Madeirak klima gozoa du: tenperatura-alde gutxi izaten da neguaren eta udaren artean.

    Datu klimatikoak (Funchal)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 25.5 27.0 30.5 32.6 34.2 34.7 37.7 36.0 38.4 34.1 29.5 25.9 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 19.7 19.7 20.4 20.6 21.6 23.4 25.1 26.4 26.4 24.9 22.6 20.7 22.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 16.7 16.6 17.2 17.5 18.6 20.6 22.2 23.2 23.2 21.8 19.6 17.9 19.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 13.7 13.4 13.9 14.4 15.6 17.7 19.2 20.0 20.0 18.6 16.6 15.0 16.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 9.2 7.4 8.1 9.8 9.7 13.2 14.6 16.4 16.6 13.4 10.8 9.4 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 74.1 83.0 60.2 44.0 28.9 7.2 1.6 2.0 32.9 89.5 88.8 115.0 627.2
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 12 10 19 8 6 3 1 2 6 9 10 13 87
Eguzki orduak 167.4 171.1 204.6 225.0 213.9 198.0 244.9 260.4 225.0 204.6 168.0 164.3 2447.2
Iturria: Instituto de Meteorologia,[2] ClimaTemps.com[3] eguzki orduen datuak

Historia

Genovatarrak, uste denez, XIV. mendean hara heldu ziren, baina uhartedia ez zen ezagutu Portugalgo Henrike printzeak 1418-20 inguruan aurkitu zuen arte. João Gonçalves Zarcok eta Tristão Vazek uharteak berehala kolonizatu zituzten. Azukrearen merkataritzak laster garrantzia hartu zuen; hala ere, Pombalgo markesak esklaboak izateko eskubidea indarrik gabe utzi ondoren, 1775ean, azukrearen eta ardoaren industriek atzerakada handia izan zuten.

1660 ingurutik 1835 arte, britainiarrek uharteetan eragin handia izan zuten. 1801ean, uhartedia ingelesen eskuetan egon zen, denbora laburrez izan bazen ere eta, berriro, 1807tik 1814 arte, Portugalek Frantziari eskainitako laguntza aitzakiatzat hartuta.

1931n, hutsean geratu zen matxinada txiki bat, eta, 1974an, Salazar aginpidetik erori ondoren, autonomia-eskaerak indarberritu egin ziren; hala, Portugalgo Parlamentuak 1976ko urrian autonomia-estatutua onartu zion.

Ekonomia

Sakontzeko, irakurri: «Madeira (ardoa)»

Ekonomia-jarduera nagusiak nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta turismoa dira. Barrualdean, nekazaritzak ematen duen produktu garrantzizkoena mahatsa da, ardo-produkzio bikainarekin. Kostaldean, azukre-kanabera, platanoak, fruituak, barazkiak eta batatak ekoizten dira.

Gizateriaren Ondarea

Madeirako Laurisilva1
UNESCOren gizateriaren ondarea

MotaNaturala
Irizpideak ix, x
Erreferentzia 934
Kokalekua Portugal
Eskualdea2Europa / Ipar Amerika
Izen ematea1999 (XXIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

1999an UNESCOk Madeirako laurisilva Gizateriaren Ondare izendatu zuen, bertako landaretza mota babesteko; izan ere, hasierako basoaren % 10 inguru mantentzen bada ere, Europako laurisilva baso handiena da. Portugalen izendatu den Gizateriaren Ondare Natural bakarra da.

Ondasun nabariak

  • Funchalgo katedrala.
  • Madeirako lorategi botanikoak (Funchal).
  • Laurisilva.
  • Hondartzak.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.