Maddi Zubeldia
Maddi Zubeldia Arozena (Donostia, 1961eko apirilaren 12a) euskal kantari, idazle eta antzerkilaria da.
Maddi Zubeldia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1961eko apirilaren 12a (62 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, abeslaria eta katedraduna |
Musika instrumentua | ahotsa gitarra |
Biografia
Donostian sortua 1961an, Irunen bizi izan da 6 urtez, familiarekin batera Frantziako Landetako Mézos herrira bizitzera joan aitzin. 11 urte zituelarik familia Ziburun jarri zen.[1]
Ofizioz irakasle da, lehenik Azkainen, ondotik Hendaia, Urruña eta berriro Azkaingo ikastoletan.[1]
Baltsan elkarteko kidea da eta Euskaraldia eta gero Ziburuko euskal liburu eta disko azoka Argia aldizkariarekin batera antolatzen dihardu.[2]
Kantaria
Betidanik familia eta lagun giroan kantatu izan zuen, halako batean Azkaingo Serres auzoko kaperan lehen kantaldia eman zuen arte. H-eden taldeko kantaria da. Talde horrekin bi disko plazaratu ditu : hamaika aztarna (2013) eta Intimitartean (2015).[3] Zimurrak baleki (2019) diskoa ere bakarlari gisa plazaratu du belarri disketxe berriarekin elkarlanean.
Idazlea
Lehen eleberria Deserria haurtzaro (Elkar, 2017) bere bizi pertsonalean ezagutu duen deserriaren gaia lantzen du[4] eta eleberria 111 Akademia Sariko finalistetan sailkatu zen.[5]
Poema bilduma batean kolaboratu du euskarazko partean, Immersion/ Murgiltze (Zortziko, 2018)
Erran gabe doa (Elkar, 2019) bigarren eleberrian, harremanak arakatzen ditu, isilpean gordetzen direnak eta erraten direnen arteko sarean harrapatuta dauden familia bateko kideen gorabeherak kontatuz.
Antzerkia
2018an, berak idatzitako antzerki batean ari da: Oroitzen naizeno, Alzeheimer eritasunaren gaia jorratzen duen lan bat.[6]
Lanak
Kantua
- Hamaika aztarna (2013, autoekoizpena)
- Intimitartean (2015, autoekoizpena)
- Zimurrak baleki (2019, belarri label berriarekin elkarlanean) -
Antzerkia
- Oroitzen naizeino (2017)
Erreferentziak
- SLU, Herritar Berri. (2018-03-01). «MADDI ZUBELDIA» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
- «"Balore berak partekatzen ditugu ARGIArekin, euskaldun, solidario eta burujabe, txikitik eraginez"» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
- Asurmendi, Mikel. (2019-12-22). «Musikatik bizi ez arren, musika dute bizigai» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
- «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Maddi Zubeldiak bere lehen nobela plazaratu du: Deserria haurtzaro (Elkar)» uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
- Berria.eus. «Uxue Alberdi eta Maddi Zubeldia, 111 Akademiako Sariko finalistak» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
- «Maddi Zubeldia: "Gure amaren Alzheimerrak nire baitan eragin duena da 'Oroitzen naizeno' lana"» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
Ikus, gainera
- Euskarazko literatura
- Ipar Euskal Herriko idazleak.