Maddi Oihenart
Maddi Oihenart (Barkoxe, Zuberoa, 1956 - ) abeslari zuberotarra da, folk musikaren arlokoa.
Maddi Oihenart | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barkoxe, 1956 (67/68 urte) |
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Agorila Elkar Metak |
maddioihenartsokahotsorkestra.bandcamp.com | |
Bizitza
Maddi Oihenart gaztetik kantuz hasi zen. Battitta Sobiet kantari zuberotarrarekin 1987ko Euskal Kantu Txapelketan parte hartzen du barkoxtarrak. Urte askotan kantaldietan eta ostatuetan a capella kantatzen du [1] eta emeki emeki, beste musikari batzuekin lanean hasten da. Hala nola Mixel Etxekopar eta Mixel Arotze zuberotarrekin bi diskoetan parte hartzen duen : Lürralde zilarra [2] (1998) eta Arbaila [3] (2002).
Urte batzuk beranduago, jazz arloko musikari batzuekin (Josetxo Goia-Aribe, Juantxo Zeberio Etxetxipia, Mac Buronfoise) lhargi min [4] (2003) diskoa kaleratzen du. Ondoren Juantxo Zeberio Etxetxipiarekin batera beste bi diska kaleratzen ditu : Hari biru [5] (2007) eta Baldi [6] (2010).
2015ean Doi [7] (2015) izeneko diska plazaratu du.
Maddi Oihenartek, bere kantuak sortzeaz gain, idazle askoren olerkiak edo hitzak kantatzen ditu : Itxaro Borda, Jon Mirande, Josetxo Azkona, Bernardo Atxaga, Leire Bilbao, Karlos Linazasoro...
Euskal herriko kantari eta musikari askorekin kolaboratu du ere bai : Olatz Zugasti, Juan Mari Beltran[8], Peio Serbielle, Rafa Rueda[9], Patxi Zubizarreta[10], Haurrock taldea[11], Felipe Ugarte, Julie Läderach...
Diskografia
- Ilhargi min (Metak, 2003)
- Hari biru (Elkar, 2007)
- Baldi (No-CD records, 2010)
- Doi (Reseda diskak, 2015)
Ondoko disketan agertzen da ere bai :
- Euskadi kanta lur (Epic/Sony - 1997))
- Lürralde zilarra (Agorila - 1998)
- Bulun bulunba. (Elkar - 1999)
- Arbaila (Kultulan diskak - 2002)
- Arditurri (Elkar - 2002)
- Urrezko giltza (Erein - 2005)
- Alegiak (Agorila - 2006)
- Kantuketan (collection Ocora - 2006)
- Eüskaldunak a capella (Elkar - 2007))
- Joan [12] (Txalaparta (argitaletxea) - 2011)
- Mugaritz BSO (IXO producciones - 2011)
- Lou Reed, mila esker (askoren artean) (2014)
- 50. baso bat opari (Txalaparta (argitaletxea) - 2014)
- Lo hadi [13](Editions jeunesse / Elkar - 2014)
- Ozeantika (Felipe Ugarte - 2015)
Erreferentziak
- Maddi Oihenarten biografia Badok-en
- Lürralde zilarra diska Badok-en
- Arbaila diskaren aurkezpena EITB-en
- Ilhargi min diskoaren aurkezpena Tolosako Bonberenea aretoan
- Hari Biru diskaren aurkezpena Argia astekarian
- Baldi diskaren aurkezpena Argia astekarian
- Doi diskaren aurkezpena Berria egunkarian
- Juan Mari Beltranen Arditurri diskaren aurkezpena Badok-en
- Lou Reed, mila esker (askoren artean) diskoaren aurkezpena Deia egunkarian (gazteleraz)
- Patxi Zubizarretaren 50. baso bat opari nobela diskaren aurkezpena Uberan
- Haurrock taldearen Alegiak diskaren aurkezpena EKE-n
- Patxi Zubizarretaren Joan obraren aurkezpena
- Lo hadi diska saristatua
Ikus, gainera
- Ipar Euskal Herriko abeslariak
- Zuberoako musikarien zerrenda
Kanpo loturak
- Maddi Oihenart: "Eszenatokitik jautsi behar dut, jendearekin izan" Elkarrizketa Argia astekarian (2007-05-20)
- Maddi Oihenart eta Sokahots orkestra Bandcamp webgunea