Maddi Barber
Maddi Barber Gutiérrez (Lakabe, Nafarroa Garaia, 1988ko abuztuaren 23a) nafar zinemagilea da. [1]
Maddi Barber | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lakabe, 1988ko abuztuaren 23a (35 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Manchesterreko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, Q65163878 eta argazki-zuzendaria |
Parte-hartzailea
| |
Biografia
Lizentziaduna Ikus-entzunezko Komunikazioan, masterra egin zuen Ikusizko Antropologian, Manchesterko Unibertsitatean. 2015ean, Zinergentziak #15 proiektuan parte hartu eta Distantziak film luzea zuzendu zuen modu kolektiboan [2]. 2018an, Yours Truly film laburra egin zuen Christopher Murray eta Charlotte Hoskinsekin batera (Punto de Vista jaialdiaren Sekzio Ofizialean parte hartu zuen).[3]
2018ko Donostiako Zinemaldian 592 metroz goiti dokumentala aurkeztu zuen Zabaltegi-Tabakalera begirada berriak bilatzen dituen sailean. Itoitzen urak hartutako lurraldearen inguruan filmatutako dokumentala. [4][5] 2019an berriz, Urpean lurra filma estreinatu zuen, Donostiako 67. Zinemaldian Zabaltegi-Tabakalera sailean [6] [7]
Lanak
Filmografia
- Distantziak (2015)
- Yours Truly (2018)
- 592 metroz goiti (2018)
- Urpean lurra (2019)
- Gorria (2020)[8]
- Paraiso (2021). Marina Lameirorekin elkarlanean.[9]
Sariak
- 2010ean Ermuko Kameratoia ikus-entzunezko rallyaren seigarren edizioan lehenengo saria lortu zuen “Ermmugarra” izeneko lanarekin. [10]
- 2012an BBK-k, Azkue Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako BBKklip lehiaketako saria lortu zuen, 25 urtetik gorako kategorian. Euskara, Euskal Herria edo bertako gizarteagaz lotura duten film laburrak lehiaketan. [11]
- 2018an saritua izan zen Nafarroakoo Artista Gazteen Topaketetan Ikus-entzunezko proiektuen sailean. Epaimahaiak 592 metroz goitin egindako lana saritu nahi izan zuen. [12]
- 2018an Piriniotar behi arrazari buruzko bigarren argazki lehiaketa irabazi zuen Elizondon (Nafarroa) [13]
- 592 metroz goiti filma 2019ko Goya Sarietarako aurretiko hautaketan egon zen [14]
- 2019an Urpean lurra filmari Montaia onenaren eta Kartelik onenari sari eman zioten Valentziako nazioarteko erdimetraien jaialdian, La Cabinaren XII. edizioan [15]
- 2020an Gorria lanagatik epaimahaiaren sari berezia DocumentaMadrid Nazioarteko zine jaialdian.[16]
Erreferentziak
- Ilintxeta, Reyes. (2019-01-20). «"Nola egin daiteke paisaiaren edo leku baten dolua?"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
- (Gaztelaniaz) «Maddi Barber» CCCB (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
- «X Films - Punto de Vista - Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia» www.puntodevistafestival.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
- «Kimuak» www.kimuak.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
- «Maddi Barber: 'Itoitzek eragiten dizkidan kontraesanak filmatu nahi nituen'» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
- Uranga, Amagoia Gurrutxaga. ««Itoizko urtegiaren kontraesanak gugana ekarri nahi ditu filmak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
- «Maddi Barber, '592 metroz goiti' filmaren zuzendaria» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
- (Gaztelaniaz) Muguiro, Laura Puy. (2020-03-04). «Maddi Barber: "Me gusta abrir películas que se quedan en el malestar"» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
- «Maddi Barber eta Marina Lameiroren 'Paraíso' aurkeztu du Artiumek - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-04).
- Ermuko Kameratoia ikus-entzunezko rallyaren seigarren edizioan lehenengo saria lortu zuen “Ermmugarra. .
- «BBKklip bideo lehiaketako lehenengo edizinoko sariak banatu ditue Bilbon» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
- https://iratiirratia.eus/index.php/2018/10/18/maddi-barber-saritua-izan-da-nafarroako-artista-gazteen-topaketetan/
- «Piriniotar behi arrazari buruzko bigarren argazki lehiaketa Maddi Barberek irabazi du - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
- «592 metroz goiti » Premios Goya 2020» www.premiosgoya.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
- (Gaztelaniaz) «“ELECTRIC SWAN” Y “HAUNTED” SE ALZAN CON EL PREMIO A MEJOR MEDIOMETRAJE DE SECCIÓN OFICIAL Y AMALGAMA DE LA XII EDICIÓN DE LA CABINA» La cabina 2019-11-29 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
- (Gaztelaniaz) «Documenta Madrid premia la experimentación, la vuelta al campo y la memoria de la emigración cubana» Cine con Ñ (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).
Kanpo estekak
- Maddi Barber. Urpean lurra.
- 592 metroz goiti (Maddi Barber, 2018) Trailer
- Maddi Barber. Fitxa
- https://web.archive.org/web/20230807093950/https://cargocollective.com/maddibarber
- Maddi Barber. Elkarrizketa. Otros cines
- Maddi Barber. Donostia. Tabakalera. Zabaldegi
- Maddi Barber 592 metro goiti filmaren zuzendariarekin elkarrizketa Eitb.
- Donostiako zinemaldian ikus daitezkeen 5 pelikula atipiko. argia