Madame de Montespan
Françoise-Athenaïs de Rochechouart, Montespango Markesa, Madame de Montespan bezala ezagunagoa (Lussac-les-Châteaux, 1640ko urriaren 5a - Bourbon-l'Archambault, 1707ko maiatzaren 27a) Luis XIV.a Frantziakoa erregearen maitale ofiziala (frantsesez: maîtresse-en-titre) izan zen.
Madame de Montespan | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Lussac-les-Châteaux, 1640ko urriaren 5a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Bourbon-l'Archambault, 1707ko maiatzaren 27a (66 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Gabriel de Rochechouart de Mortemart | ||
Ama | Diane de Grandseigne | ||
Ezkontidea(k) | Louis Henri de Pardaillan de Gondrin (en) | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | lagun egiteko andrea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Nobleziako familia batean jaio zen. Gabriel de Rochechouart, Mortemarteko dukea eta Tonnay-Charenteko printzearen alaba izan zen. 1663an Louis Henri de Pardaillan de Gondrin, Montespango markesarekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituzten.
1667an Luis erregearen maitale bihurtu zen eta zazpi seme-alaba izan zituzten. 1674an senarrarengandik banandu zen.
Gortean izan zuen eraginak hamarkada bat iraun zuen, harik eta Pozoien aferak inplikatu zuen arte. Des Fontanges dukesa Montespanen aurkari bihurtu zen eta bat-batean hil zen. Hainbat pertsona hil zituzten sorginkeriagatik eta hilketagatik.
1691n komentu batera erretiratu zen.