Madalena baseliza (Erandio)
Madalena baseliza Bizkaiko Erandio udalerrian dagoen baseliza bat da. Goierri eramuan dago, izen berdineko Madalena auzoan, Goierrira doan errepidearen alboan eta San Kristobal baselizatik berrogeitamar metro eskasera.
Madalena baseliza | |
---|---|
![]() Madalena baselizaren ikuspegia bidegurutzetik ikusita. | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Erandio |
Koordenatuak | 43°19′N 2°57′W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Elizbarrutia | Bilboko elizbarrutia |
Erandioko baseliza txikiena da, ondorioz ikerle batzuek, baseliza baino apalekua dela ebatzi dute. Baseliza hau limosnera da, paretik igarotzean bidaiariek txanpon bat botazten dute barruna eskabide gisara.
Ez da bere omenez jairik ospatzen.
Eraikina
4,20 x 3,70 metroko oinplano laukizuzena du. Ekialde-mendebaldeko norantzan dago.
Fatxada nagusia harlanduzkoa da eta gainontzeko hormak harginlanezkoak. Bi uretako teilatua du, gainaldean harrizko gurutzea duelarik.
Atea ekialdan du, errepidera begira, egurrezko sarez enmarkatua. Zorua lur egosizko harlauzaz egina du.
Bibliografia
- Gurutzi Arregi Azpeitia (1987), Ermitas de Bizkaia, II. bilduma, ISBN 84-398-9631-X, 114. orr., Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Institutua. Bilbo.