Madalena Jülich-Cleves-Bergekoa

Madalena Jülich-Cleves-Bergekoa (1553ko azaroaren 2a - 1633ko abuztuaren 30a) Gilen Jülich-Cleves-Bergekoaren eta Maria Austriakoaren bosgarren umea izan zen. Bere aitona Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa zen. 1579an Joanes I.a Zweibrückenekoarekin ezkondu zen.

Madalena Jülich-Cleves-Bergekoa

Bizitza
JaiotzaKleve, 1553ko azaroaren 2a (egutegi gregorianoa)
HeriotzaMeisenheim, 1633ko abuztuaren 30a (79 urte)
Familia
AitaWilliam, Duke of Jülich-Cleves-Berg
AmaMaria Habsburgo-Jagellondarra
Ezkontidea(k)John I, Count Palatine of Zweibrücken (en) Itzuli  (1579ko urriaren 4a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of La Marck (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Karlos Habsburgokoak baimena eman zion Jülich-Cleves-Bergeko dukerriari emakumeen ondorengotza izateko. Beraz Madalenaren anaia Joanes Gilen hil zenean, 1609an, semerik utzi gabe, Madalena eta Gilenen alabek gatazka hasi zuten Alemaniako Ipar Mendebaldeko eskualde garrantzitsu honen oinordekotza nork jasoko zuenaren inguruan. Madalenaren senarra zen Joanesek ere Palatinatua-Zweibrückeneko oinordekotza eskatu zuen, Brandenburgoko printze-hautesle zen Joanes Segismundo I.a Brandenburgokoak eskatu zuen bezala. Azken hau Ana Prusiakoarekin ekzonduta zegoen, Madalenaren iloba bere ahizpa Maria Eleonorren aldetik. Aldi berean Filipe Luis Neuburgekoak ere eskatu zuen konderria, Madalenaren ahizpa zen Ana Cleveskoaren senarra zelako. Azkenik, Saxoniako Dukerriak ere eskatu zuen Jülich-Cleves-Bergeko dukerria beretzat, Enperadorearekin zuten akordioa aldarrikatuz.

Ondorengotza eskatzen zuten kide guztiak Europako koalizio garrantzitsuetako kideak zirenez, eta Habsburgo eta Frantzia modu ez-zuzenean sartuta zeudenez, nazioarteko gatazka bat piztu zen: Jülichen ondorengotza gerra. Hala ere, Henrike IV.a Frantziakoa hil zen, eta gatazka bideratu zen Xantengo Ituna sinatuz. Dukerria bitan banatu zen, Brandenburgo aldebatetik, Palatinatua-Neuburg bestetik. Bitartean, Madalenaren senarra hil zen, 1604an, eta bere eskaria Joan II.a Palatinatua-Zweibrückenekoak mantendu zuen, bikotearen semea. Ez zuen, hala ere, parterik lortu Xantengo Itunaren baitan.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.