Madagaskarko itsaslasterra
Madagaskarko itsaslasterra[1] Madagaskarko mendebaldeko kostaldetik gertu iparralderantz igarotzen den itsaslaster bat da. Ez da nahastu behar Madagaskarko ekialdeko itsaslasterrarekin.
Garai batean marinelei Afrikako hegoaldetik Indiara joateko aukera ematen zien itsaslaster bakarra zen. Hala ere, haren kontrako noranzkoa duen Agulhasko itsaslasterra baino estuagoa eta ahulagoa da.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.