Mackenzie
Mackenzie[1] (ingelesez: Mackenzie River) Esklaboen Aintzira Handian jaio (Ipar-Mendebaldeko Lurraldetan) eta Beaufort itsasoan (Ozeano Artikoan) ahoratzen duen ibaia da. Kanadako ibairik luzeena da (1.738 km) eta, Peace eta Finlay bere ibaiadarrak kontuan hartuta, Ipar Amerikako bigarrena (4.241 km). Mackenziek, bere ibaiadarrekin batera, 1.805.200 kilometro karratutako arroa du.
Mackenzie Mackenzie River (en) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.738 km |
Eponimoa | Alexander MacKenzie |
Geografia | |
Koordenatuak | 61°11′37″N 117°20′52″W |
Estatu burujabe | Kanada |
Territory of Canada | Ipar-mendebaldeko Lurraldeak |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 1.805.200 km² |
Arro hidrografikoa | Mackenzie River basin (en) |
Ur-emaria | 10.700 m³/s |
Iturburua | Esklaboen Aintzira Handia |
Bokalea () | Beaufort itsasoa |
Ibaia urteko bost hilabetetan zehar nabigatu daiteke, urritik maiatzera izoztuta baitago. Neguan bere uharka izotz-errepide bihurtzen da.
Lehen Etsipen ibaia edo Disappointment River izena bazuen ere, 1789an Alexander Mackenzie esploratzailea Ozeano Barearen bila ibaitik bidaiatu zenetik, gaur egungo izena hartu zuen. Eskualdeko Dene tribuak Deh Cho deitzen dio.
Arroa
Mackenzie ibaiaren arroan hauetako lakuak daude:
eta ibai hauek:
- Arctic Red ibaia.
- Athabaska ibaia.
- Finlay ibaia.
- Fond du Lac ibaia.
- Fort Nelson ibaia.
- Hay ibaia.
- Hego Nahanni ibaia.
- Liard ibaia.
- Parsnip ibaia.
- Peace ibaia.
- Peel ibaia.
- Pembina ibaia.
- Petitot ibaia.
- Slave ibaia.
- Smoky ibaia.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Mackenzie arroaren mapa
- (Ingelesez) Mackenzie ibaiaren historia.
- (Ingelesez) Kanadako Artikoko ibaiak.