Mack Horton
Mackenzie James "Mack" Horton (Melbourne (Australia) 1996ko apirilaren 25a) igeriketan aritzen den kirolari australiarra da.
Mack Horton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mackenzie James Horton |
Jaiotza | Melbourne, 1996ko apirilaren 25a (27 urte) |
Herrialdea | Australia |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 88 kilogramo |
Altuera | 1,90 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Olinpiar Jokoak
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), domina bat eskuratu zuen:
400 m estilo librean urrezkoa 3.41,55eko denborarekin Sun Yang txinatarra (zilarrezkoa, 3.41,68koarekin) eta Gabriele Detti italiarra (brontzezkoa, 3.43,49koarekin)) garaituz.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), domina bat eskuratu zituen, berriro:
4x200 m estilo librean, brontzezkoa eskuratu zuen Australiako taldea ordezkatzen, 7.01,84ko denborarekin, Erresuma Batuko taldearen (urrezkoa, 6.58,58ko denborarekin) eta ROC taldearen (zilarrezkoa, 7.01,81koarekin) atzetik sailkatuz. Hauek osatu zuten Australiako taldea: Thomas Neill, Zac Incerti, Mack Horton, Kyle Chalmers, Elijah Winnington eta Alexander Graham-ek.[1][2]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
400 m estilo librea, gizonezkoa[3] | |
2020 | Tokio Japonia |
4x200 m estilo libreko erreleboa, gizonezkoa[4] |
Erreferentziak
- «Alexander Graham» olympedia.org 2021-10-26an begiratua. (Ingelesez)
- "Alexander Graham" Olympics.com 2021-10-26an begiratua
- Igeriketa, 400 m estilo librea, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa, 4x200 m estilo libreko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)