Mace Windu
Mace Windu Star Warseko film sagako pertsonaia bat da. Samuel L. Jacksonek egin zuen honen papera.
Mace Windu | |
---|---|
Star Warsen unibertsoa | |
Argitalpena | |
Sortzailea | George Lucas |
Ageri den obrak | |
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza | Haruun Kal (en) |
Heriotza | Coruscant |
Hiltzailea | Darth Sidious |
Herrialdea | Errepublika Galaktikoa |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | Jedia |
Bestelakoak | |
Irakasleak | Yoda eta T'ra Saa (en) |
Ikasleak | Depa Billaba (en) eta Echuu Shen-Jon (en) |
starwars.com… |
Mace Winduk bere jatorria Haruun Kal planetan zuen. Jedi Kontseilu Goreneko kideetako bat izan zen, kargu honetara hogeitamar urterekin igo zelarik. Bere gurasoak hil ondoren Jedi Ordenara bidalia izan zen sei hilabete baino ez zituenean VII borroka eraren sortzailea eta prestatzailea da (Vaapad izenekoa), soilik era ezberdinetan adituak diren maisuak iris daitezke VII erara, borroka era oso arriskutsua baita, borroka fisikoari buruz sithek duten ideiatik gertu baitago.
Jedi xalo bat da, eta bere jantziek hala adierazten dute. Obi-Wan Kenobi, Padmé Amidala eta Anakin Skywalkerren erreskatean Geonosis planetan, Winduk Jango Fett ordainsari bilatzailearen erasoa jasaten du. Reek baten erasoak saihestu ondoren, Winduk azkenean Jango Fett akabatzea lortzen du, honi burua moztuz.
Hau hiltzeaz Anakin Skywalker eta Darth Sidious arduratzen dira (Palpatine kantzilerraren izaera hartuz) lehenak traditu egiten duelarik, sablea eusten ari den eskua mozten diona enperadoreak akabatu egiten duen bitartean. Aipatu beharra dago Anakinen parte-hartzearen aurretik Macek enperadorea jada desarmatu zuela, Yoda maisuak berak ere lortzerik izan ez zuena Lord Sithari aurre egin zionean, honi azken kolpea emateko zegoenean sartu zen erdian Anakin Skywalker, hau, Anakinek Barne Indarraren alde ilunera eman zuen lehen benetako pausoa izan zelarik. Gertaera honek, Inperio Galaktikoa sorrarazten du eta Anakin Darth Vader bihurtzen du.
Bere ekarpenik nagusienetako bat berari esker eta Star Wars Clone Wars sailean oinarrituta, Windu bera Grievous jeneralak etengabeko eztula izatearen arduraduna izatea da, ataletako batean barne indarrari esker bihotza zapaltzen baitio eta honela Star Wars III. Atala: Sithen mendekua atalean agertzen den egoeran uzten baitu.
George Lucasek Star Warsi buruz eginiko lehen jatorrizko idatziak jedi honen izenarekin hasten dira: "Hau Mace Winduren istorioa da, Opucchiko Jedi Bendu apaiz bat, Usby C.J. Thapen senidea dena, Jedi ospetsuaren padawan ikaslea".