Macarena Berlín

Macarena Berlín González (Madril, 1973ko uztailaren 20a) madrildar kazetaria, irrati esataria eta telebistako aurkezlea da. Hablar por hablar saioko zuzendari eta eta aurkezle egindako lanagatik hainbat sari jaso ditu: 2010ean 'Saio-gidari onenaren saria', 2011 'Urrezko Antena', 2017an 'Ameco Prensa saria' Genero-berdintasunaren alde egindako informazio-lana, 2017an 'Fademur saria', landa-eremuan lan egiten duen emakumearen ikusgarritasuna saritzeko.[1] ''Elena Francis, lehen influencerra (2023)'' erreportaian parte hartu zuen.[2]

Macarena Berlín

Bizitza
JaiotzaMadril, 1973ko uztailaren 20a (50 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea

IMDB: nm3160604 Facebook: macarena.berlin.1 Twitter: MacarenaBerlin1 Musicbrainz: e7e7ef77-8da5-4497-879e-a6929323fcdb Edit the value on Wikidata

Lan ibilbidea

1998an hasi zuen bere ibilbide profesionala, Europa FM irratian irrati-formulako esatari eta publizitate-iragarkietan lan eginez, eta geroago, 1999an, Cadena Dialen hasi zen. Harrezkero, bere lana aurkezle eta telebistako hainbat programatan kolaboratzaile gisa egin du: 40 TV, Canal+, Localia, Nexo, Antena 3, Cuatro, Cosmopolitan TV eta La Sexta.

2007an, Cosmopolitan TV katean De tienda saioa aurkeztu zuen 10 urtez. Lan horrekin batera, Cadena Ser-en Carrusel de verano saioa aurkeztu zuen.

2009ko otsailaren 23tik 2018ko uztailera SER katean Hablar por hablar saioa zuzendu eta aurkeztu zuen.[1] 2017ko maiatzaren 14an irrati-kate bereko Hoy por hoy saioa aurkezten eta zuzentzen hasi zen, Gemma Nierga oporraldietan ordezkatuz.[3]

El País egunkariak ematen dituen Ortega y Gasset Kazetaritza Sarien XXIX. edizioa aurkeztu zuen, eta, 2013an, El Chojinen I.R.A (Instinto, Razón, Autobiografía/ Sena, Arrazoia, Autobiografia) izeneko diskoaren sarrerako lokuzioa egin zuen.

Macarena Berlinek Telecinco kateko Aída serieko 203. kapituluan ere parte hartu zuen bere burua interpretatuz (Hablar por hablar es hablar sin más irrati-saioko aurkezlea).

2014ko martxoan, Aguilar argitaletxeak bere lehen literatura-esperientzia argitaratu zuen: "Hablar por Hablar, la vida sigue". Geroago, "Kate, la biografía" liburua argitaratu zuen eta, 2017an, "Háblame Bajito" best seller-a.[4][5]

Havana 7. Historias que cuentan bederatzigarren edizioaren 2014ko uztailean zeremonia-maistra izan zen. Bidaia- eta abentura-kazetaritzako lau profesional garrantzitsuk parte hartu zuten Calderón antzokian.

2014ko azaroan, Radio Barcelonak Liceo antzokian ematen dituen Ondas sarien zeremonia aurkeztu zuen.

Elle aldizkariak 2015eko urrian antolatutako Elle Works Day lana eta emakumea ardatz hartuta, Trajearen Museoan hitzaldiak, elkarriketak eta tailerrak zuzendu zituen.

2017ko irailetik 2018ko uztailera, TVEko Saber Vivir osasun-saioa aurkeztu zuen.[6] 2018ko urrian Cadena Ser-en Los muchos libros irratsaioa zuzentzen eta aurkezten hasi zen. 2019an, gainera, TVEn +Cotas saioa aurkeztu zuen.[7][8]

Elena Francis, lehen influencerra (2023) erreportaia

Martxoaren 8aren harira, Elena Francis kontsultategia emakumeentzako irratsaioak 1947tik 1984ra sortu zuen fenomenoa aztertu zen Elena Francis, lehen influencerra (2023) erreportaian. La 2 katean ikusi ahal izan zen dokumental hori, eta RTVEren Play katalogoaren barruan sartu zen. Pepa Fernández, Mara Torres, Macarena Berlín edo Nieves Herrero bezalako esatari eta kazetarien laguntza izan zuen saioak. Denen artean Espainiako uhinen sexu-aholkulari haren 'argiak eta itzalak' aztertu zituzten.[2][9][10][10]

"Instituto de Bella Francis" izeneko Institutuak 'Elena Francis' pertsonaia sortu zuen bere produktuen publizitatea egiteko. Elena Francis andrea fikziozko izakia zen, eta aholkulari-talde batek erantzuten zien entzuleek bidaltzen zizkieten gutunei; besteak beste, apaiz batek eta psikologo batek. 36 urtez, kontsultategiaren erantzunak beti emakume otzana, men egiten duenetakoa zuen helburu. Saioak emakume, ama eta emazte kontserbadoreak, frankismoaren ideologia eta moral zituen emakumeak ziren eredu. Kontsultategiaren arabera, emakumeek pairamena, jasamena, beste alde batera begiratzea, ez ikustearena egitea, pazientzia izatea, gauzak aldatuko zirelakoan itxarotea edo seme-alabengatik eta familiarengatik sakrifikatzea. Saioa kontsultategi sentimentalaz mozorrotutako erregimen frankistaren doktrina baino ez zen izan.[11]

Bizitza pribatua

Fernando Berlín (1974), kazetaria eta Radiocable.com-eko zuzendaria neba txikia du.

Ibilbidea

Telebista-saiok

Telebista-programak
Urtea Titulua Katea Rola
2007-2017 De tiendas Cosmopolitan TV Aurkezlea
2008 Visto y oído Cuatro Erreportaria
2017-2018 Saber vivir TVE Aurkezlea
2019 +Cotaks TVE Aurkezlea

Irratsaioak

Telebista-programak
Urtea Titulua Igorlea Rola
2007 Carrusel de verano Cadena Ser Aurkezlea
2009-2017 Hablar por hablar Cadena Ser Aurkezle-zuzendaria



2017 Hoy por hoy Cadena Ser Aurkezlea
2018-Orainaldia Muchos libros Cadena Ser Aurkezle-zuzendaria



Telebistako serieak

Telebistako serieak
Urtea Titulua Pertsonaia Katea Oharrak
2013 Aída Macarena Berlin Telecinco Atal 1

Sariak

  • 2010eko urtarrila- 'Saio-gidari onenaren saria', Arteen eta Irrati Zientzien Akademiak emana, 'Hablar por hablar, Cadena SER' irratsaioaren zuzendari eta aurkezle gisa.
  • 2011ko urtarrila- 'Urrezko Antena', Irrati-zientzien eta Arteen Akademiak Cadena SER irratian Hablar por hablar irratsaioaren zuzendari eta aurkezle gisa emandako irrati-kategorian.
  • 2017ko martxoa- 'Ameco Prensa saria' Genero-berdintasunaren alde egindako informazio-lana nabarmendu zuen emakumea. Cadena SER irratiko Hablar por hablar irratsaioaren zuzendari eta aurkezle gisa emana.
  • 2017ko maiatza- 'Fademur saria', landa-eremuan lan egiten duen emakumearen ikusgarritasuna saritzeko. Landa Emakumeen Elkarteak emana, Cadena SER irratiko Hablar por hablar irratsaioaren zuzendari eta aurkezle gisa.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.