Mac Lesggy
Mac Lesggy (benetako izenez Olivier Lesgourgues, okzitanieraz Lasgorgas[1]) 1962ko abuztuaren 1an Baionan jaiotako zientzia arloko kazetaria da.
Mac Lesggy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Olivier Lesgourgues |
Jaiotza | Baiona, 1962ko abuztuaren 1a (61 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée privé Sainte-Geneviève (en) Institut National Agronomique Paris-Grignon (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aurkezlea, telebista-ekoizlea eta kazetaria |
Enplegatzailea(k) | M6 (telebista katea) Q3241592 |
Izengoitia(k) | Mac Lesggy |
|
Biografia
Versailleseko Sainte-Geneviève lizeo pribatuan[2] ikasi zuen 1979 eta 1981 artean eta bertan ipini omen zioten erabiltzen duen ezizena. Institut national agronomique Paris-Grignon delakoan 1981ean Nekazaritza ingeniaritzan diplomatua da.
1991tik zientzia gaiak telebistaren bidez hedatu nahi dituen E=M6[3] saioaren aurkezlea da. Publiko orokorrak gehienbat bere janzkera bitxiengatik ezagutzen du, bereziki bere Alain Mikli[4] betaurrekoengatik; edoein kasutan bere aurkezle lana kalitate handikotzat jotzen da.
2000ko hamarkadan zehar Le grand test izeneko emankizun sorta aurkeztu du Benjamin Castaldirekin batera; aipagarriena koefiziente intelektualari buruzko QI izan da. Sexualité, si on en parlait, J¹ai décidé de maigrir, J'ai décidé d'être belle bezalako magazineak ere aurkeztu izan ditu.
Mac Lesggyk Link production ekoizpen-etxea zuzentzen du; aipatutako E=M6 saioa da burutzen duen nabarmenena.
Lanak
Zientzia arloaz telebistan egindako lanaz gain zenbait liburu ere idatzi ditu:[5]
- E = M6 Mac Lesggy Mes drôles de questions sur...: La vie quotidienne; Richard Poisson eta Philippe Bonnelekin, M6 Éditions, 2003.
- E = M6 Mac Lesggy Mes drôles de questions sur...: Le corps humain; Richard Poissonekin, M6 Éditions, 2003.
- E = M6 Mac Lesggy Mes drôles de questions sur...: L'histoire de France; Richard Poisson eta Philippe Bonnelekin, M6 Éditions, 2005.
- Les Prix IgNobel 2; Marc Abrahamsekin, Danger Public, 2007.
Ezagun egin duen saioaren izenarekin lotutako DVD sorta ere atera du: E=M6 L'essentiel de la science.
Erreferentziak
- Miquèu Grosclaudek bere Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons liburuan azaltzen du gaskoieraz gorg, gorga hitzek "leize" esan nahi dutela.
- Ginette goitizenez ezaguna, unibertsitate mailako Grandes écoles izenekoekin lotutako bigarren hezkuntzako ikastetxeen artean ospe handikoenetakoa da.
- Saioa bere baitan hartzen duen M6 telebista katearen eta E=mc² ekuazioaren arteko hitz jokoa, 1991tik igandero arrakasta handiz ematen den telebista programa da.
- Elton John edo Dalida bezalakoek erabili dituztelako ezagunak diren betaurrekoak.
- Bere liburu batzuen erreferentzia goodreads-en.
Kanpo loturak
- (Frantsesez) Mac Lesggyren balorazioa ParlonsTV-n.
- (Frantsesez) Elkarrizketa linternaute-n.