Mabuya
Mabuya Scincidae familiako narrasti genero bat da. Antilletan bizi dira. Genero honek aldaketa handiak izan ditu azken urteotan. Hasiera batean Scincidae barruan banaketa pantropikal eta azpitropikala zuten espezie asko sarzten ziren. Afrika, Madagaskar, Asia, Amerika eta Ozeanian (Australia kenduta) hedatzen ziren 110 espezie sartzen ziren talde honetan. Azken hamarkadan, ordea, lan molekularrek erakutsi dute oso talde heterogeneoa dela, eta generoa artifiziala zela.
Mabuya | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Squamata |
Familia | Scincidae |
Subfamilia | Lygosominae |
Generoa | Mabuya Fitzinger, 1826
|
2002an Mausfeld et al argitratutako lan filogenetiko batean Mabuya generoaren ARNr 12S eta 16S aztertzen zen, lau lerro filogenetiko zeudela erakutsiz, erradiazio geografikoarekin bat egiten zutenak: Chioninia lerro caboverdiarrarentzat; Euprepis afrikar-madagaskar kladoarentzat, Mabuya atlantica ere bertan sartzen; Eutropis asiarrentzat; azkenik Mabuya klado amerikarra litzateke, Mabuya mabouya espezei tipoa Antilletan duena.
Argitalpenaren ondotik Bauerrek arazoa aurkitu zuen nomenklatura honetan. Euprepis generoaren lehen denominazioa Waglerrek egin zuen 1830ean eta Mabuya sensu strictoren sinonimoa zen. Beraz Bauerrek proposatu zuen Euprepis erabili ordez Trachylepis Fitzinger, 1843 erabiltzea afro-malgatxeentzat.
Lan horren ostean Hedges & Conn, 2012, generoaren berrantolaketa egin zuten Mabuya bakarrik Antilletako espezieei egokitzeko, eta hainbat azpiespezie espezie egoerara igo zituzten.
Espezieak
Reptarium webgunearen arabera hauek dira gaur egun onartzen diren espezieak:
- Mabuya cochonae Hedges & Conn, 2012
- Mabuya desiradae Hedges & Conn, 2012
- Mabuya dominicana Garman, 1887
- Mabuya grandisterrae Hedges & Conn, 2012
- Mabuya guadeloupae Hedges & Conn, 2012
- Mabuya hispaniolae Hedges & Conn, 2012
- Mabuya mabouya (Bonnaterre, 1789)
- Mabuya montserratae Hedges & Conn, 2012
ITISen arabera beste hauek egongo lirateke barruan:
- Mabuya agilis
- Mabuya agmosticha
- Mabuya cochonae
- Mabuya croizati
- Mabuya desiradae
- Mabuya dominicana
- Mabuya dorsivittata
- Mabuya falconensis
- Mabuya frenata
- Mabuya grandisterrae
- Mabuya guadeloupae
- Mabuya guaporicola
- Mabuya hispaniolae
- Mabuya lineolata
- Mabuya mabouya
- Mabuya macleani
- Mabuya macrorhyncha
- Mabuya montserratae
- Mabuya stanjorgeri
- Mabuya unimarginata