Mabel Lozano
Mabel Lozano ( Villaluenga de la Sagra, Toledo, 1967ko abenduaren 28a ) idazlea, modeloa, zinema eta telebistako zuzendaria eta aktorea feminista da. CIMAko (Emakumezko z¡Zinemagileen eta Ikus-entzunezko Komunikabideen elkartea) kidea da.[1][2]
Mabel Lozano | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Isabel López García |
Jaiotza | Villaluenga de la Sagra, 1967ko abenduaren 28a (56 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa, aktorea, gidoilaria, film-zuzendaria, dokumentalista eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Mabel Lozano |
Biografia
Lozano gaztetatik nabarmendu zen bere fisikoagatik (1,80 m, altuera), bere estetikagatik (ile motza eramaten zuen) eta bere zaletasunengatik (futbolean jokatzea gustuko zuen). Horren ondorioz mari-mutiko (gaztelaniaz: la machirulo edo chicote) deitzen zioten. Madrilera ikastera joan zenean moda pasarelako munduarekin hasi zen harremanetan eta lanean Japonian, Parisen eta Milanen ibili izan zen.[3] Itzultzean, ospea lortu zuen telebistako komunikabideetan lanean hasi zenean.[4]
Zinema zuzendari bezala dokumentalak egiten hasi zenetik emakumeen aldeko aktibista abolizionista gisa agertu da.[5] 2017an Lozanok #Exit salerosketaren aurkako kanpaina aurkeztu zuen. Bertan, bizirik ateratako nazionalitate ezberdinetako zortzi emakumeen testigantzak jaso zituen. Gazte natibo digitalei zuzenduta zeuden, errealitate konplexuak haiengana hurbiltzeko eta transmititzeko pertsonen salerosketak dakarren delitua.[6] 2020ko apirilaren 19an, bere Instagram kontuan komunikatu zuen martxoan diagnostikatutako bularreko minbizia zuela.[7]
« | Ez da emakume bakar bat ere puta izateko jaio. Emakumeen aurkako zapalkuntza-, abusu-, esplotazio-eta indarkeria-modurik zaharrena zuritu nahi izan da. | » |
—Mabel Lozano |
Ibilbide profesionala
TVE-ko Noche de Fiesta espazioko aurkezlea izan zen 1999an, Miguel Ángel Tobíasekin batera, 2000. urtean Juncal Riverok ordezkatu zuen arte. Urte berean hasi zen TVEren Urte Berrirako programa bereziak aurkezten, Norma Duval ordezkatuz 2003.a arte. Aurkezpen lan hauetan ibili zen Ramón García, Juncal Rivero, María José Suárez, Nuria Roca, Andoni Ferreño eta Juan y Mediorekin.[9][10]
2007an bere ibilbidean zineman hasi zen. Ordurako unibertsitatean zinema ikasi eta Galwayko Unibertsitatean zinema soziala eta giza eskubideetan masterra eginak zituen. Orduan hasi zen bere giza eskubideen arloko dokumentalen karrera. Bere lehenengo film luzea idatzi eta zuzendu zuen (Voces contra la trata de mujeres). Bertan esplotazio sexuala helburu duten emakumeen eta nesken salmenta eta erosketa salatu zuen. Errumanian, Moldavian eta Espainian filmatutako dokumentala da. Harrezkero, film laburrak eta spotak ez ezik, beste film luze dokumental batzuk ere egin ditu: Teoría del espiralismo (2009) non bost atleta paralinpiko dituen protagonista; Las Sabias de la Tribu (2010), beren eskubideen alde borrokan aritu ziren gerraosteko emakumeen belaunaldiei omenaldi gisako lana; Madre 2012, amatasunaren inguruko dokumentala XXI. Mendean. 2014an Las mujeres que triunfan film laburra estreinatu zuen. Bertan, 45 urtetik gorako emakumeen arrakastaren berri ematen du. 2015ean Chicas nuevas 24 horas dokumentala argitaratu zuen, emakumeen trafikoa eta sexu esplotazioari buruzkoa; Argentina, Kolonbia, Paraguai, Peru eta Espainiaren arteko koprodukzioa da Goya sarietarako hautatua eta Iberoamerikako Zinemako Platino Sarietarako. 2017an El proxeneta argitaratu zuen emakume- trafikatzaile batek lehen pertsonan kontatzen duen istorio erreala bilduz. Bertan 80. hamarkadatik aurrera Espainian prostituzioaren eta trafikoaren bilakaera berrikusten ditu. 2020an Biografía del cadáver de una mujer dokumentala estreinatu du bertan protagonista salerosketaren biktima den emakume bat duena, tiroz erail dutena eta entzuleei begira eta hizketan diharduena.[11][12][13][14][15]
Sariak eta errekonozimenduak
- 2009an Malagako Zinemaldiaren Saria edo Polizia Merezimenduaren Gurutze Nazionala.
- 2013an, VI Premio Participando Creamos espacios de Igualdad jaso zuen Madrilgo udalerriko Emakumeen Kontseiluak emandako arte eta kultura kategorian.[16]
- 2015ean Oxfam Intermon Avanzadoras saria [17][18]
- 2016an Amnistia Internazionala ABCyCine Saria,[19] Latino Urrezko Saria [20] eta Pertsonaia solidarioenari Saria. [21]
- 2017an ohorezko hiritar izendatu zuen Toledoko Udalak.[22][23]
- 2018an, Rodolfo Walsh Saria 2017ko gaztelaniaz idatzitako Ez-Fikzio Poliziako Lan Onenari El proxeneta lanagatik.[24]
- 2018an aktibisten gidoi onenaren saria jaso zuen XXI Edición de los Premios Mujeres Progresistas lehiaketan.[25]
- 2020an Benidormgo Skylineko publikoaren saria [26]
Filmografia
Zinema
Urtea | Filma | Zuzendaria |
---|---|---|
2004 | Tiovivo c. 1950 | José Luis Garci |
2002 | Navidad en el Nilo | Neri Parenti |
2001 | Corazón de bombón | Álvaro Sáenz de Heredia |
1999 | París-Tombuctú | Luis García Berlanga |
1999 | ¡Mamá, preséntame a papá! | Charlotte de Turckheim |
1998 | Una pareja perfecta | Francesc Betriu |
1998 | Grandes ocasiones | Felipe Vega |
1997 | Al límite | Eduardo Campoy |
1992 | Dile a Laura que la quiero | José Miguel Juárez |
1992 | Vivir por nada | Javier Sacristán |
Telebista
Urtea | Seriea | Pertsonaia |
---|---|---|
2005 | Lobos | Paloma |
2004 | La sopa boba | Patricia |
2003 | Código fuego | Marga |
2000-2001 | La ley y la vida | Camino |
1996-2000 | La casa de los líos | Mari Luz |
1994 | Vecinos | |
1993-1996 | Los ladrones van a la oficina | Reme |
Programak
Urtea | Serie | Pertsonaia |
---|---|---|
2011- | El ojo del tigre | Kolaboratzailea |
2011- | TDT : Te damos la tarde | Kolaboratzailea |
2007-2011 | Noche sensacional | Aurkezlea |
2003, 2004, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011 eta 2013 | Pasapalabra | Lehiaketako laguntzailea |
1998, 2001 eta 2006 | Furor | Lehiakidea |
2002 | Con la primera al 2003 | Aurkezlea |
2001 | Con la primera al 2002 | Aurkezlea |
2000 | Con la primera al 2001 | Aurkezlea |
2000 | Humor se escribe con H | Ko-aurkezlea |
1999 eta 2000 | Telepasión española | Kolaboratzailea |
1999 | Con la primera al 2000 | Aurkezlea |
1999 | Noche de fiesta | Aurkezlea |
1997 | Navidades en serie | Aurkezlea |
1996 eta 1997 | Grand Prix | Aitona |
1991-1992 | La ruleta de la fortuna | Aurkezlea |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Mabel Lozano: "Soy abolicionista porque soy feminista"» EFEMINISTA 2019-08-12 (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- (Gaztelaniaz) Mabel Lozano – CIMA – Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales. (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- (Gaztelaniaz) Jabois, Manuel. (2017-09-17). «“Cuando tu cuerpo vale cinco euros, tu vida no vale nada”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- (Gaztelaniaz) «Cómo pasó Mabel Lozano de 'La casa de los líos' a contar la historia de uno de los mayores proxenetas de España» Vanity Fair 2018-11-16 (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- (Gaztelaniaz) Sánchez-Mellado, Luz. (2018-10-28). «Mabel Lozano: “El putero no compra sexo, sino dominio y sumisión”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- «Mabel Lozano: "A la víctima de trata hay que cubrirla de derechos, denuncie o no"» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- (Gaztelaniaz) Periódico, El. (2020-04-20). «Mabel Lozano confiesa que ha sido operada de un cáncer de mama» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- (Gaztelaniaz) Lozano, Mabel. (2018-12-07). «Opinión | Ninguna mujer nace para puta» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- (Gaztelaniaz) «El difícil paso de Mabel Lozano de presentadora de televisión a directora de cine: "No me tomaron en serio, mi primer documental no lo vio nadie"» LaSexta 2018-08-06 (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- (Gaztelaniaz) Medianoche, Mike. (2015-09-02). «Mabel Lozano se reinventa como directora de cine-denuncia» Vozpópuli (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- Press, Europa. (2014-05-21). «Mabel Lozano asegura: "No hay edad para triunfar"» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- (Gaztelaniaz) «Mabel Lozano: 'La gente cree que estoy loca cuando me oye hablar de la trata'» ELMUNDO 2016-01-16 (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- Press, Europa. (2017-11-12). «Mabel Lozano publica 'El Proxeneta', la historia real y en primera persona de un esclavista de mujeres en España» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- (Gaztelaniaz) «Mabel Lozano: «Además de cineasta soy una activista contra la trata de mujeres»» Programa Ibermedia 2016-08-23 (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- (Gaztelaniaz) ‘Biografía del cadáver de una mujer’, de Mabel Lozano, en Medina del Campo – CIMA – Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales. (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- (Gaztelaniaz) Consejo de las Mujeres del Municipio de Madrid – Histórico. (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- (Gaztelaniaz) 20minutos. (2015-03-06). «Mabel Lozano: "Si en nuestro primer mundo no se compraran mujeres, no habría trata"» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- (Gaztelaniaz) 20minutos. (2015-03-06). «Avanzadoras: mujeres frente a la trata, los centros de internamiento de extranjeros y el cáncer» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- (Gaztelaniaz) Sociedad, Delito y. (2003-11-09). «Organismos de Derechos Humanos. Amnistía internacional» Delito y Sociedad 1 (2): 163–167. doi: . ISSN 2468-9963. (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- (Gaztelaniaz) latino. (2016-02-23). «Mabel Lozano, Premio Latino de Oro a la Mejor Directora en Documental Social 2016» Premios Latino (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- «Mabel Lozano, Personaje más solidario 2016 – Premios Solidarios del Seguro 2016» web.archive.org 2018-07-23 (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- (Gaztelaniaz) «Mabel Lozano: «En mi pueblo no había ni instituto pero sí puticlub»» abc 2017-12-19 (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- (Gaztelaniaz) «Mabel Lozano, Cristina Romero, Fernando Aranda y Ricardo Izquierdo, distinguidos por el Ayuntamiento» abc 2017-12-19 (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- «Mabel Lozano gana el premio Rodolfo Walsh de la Semana Negra de Gijón con su libro 'El proxeneta'» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- (Gaztelaniaz) Premios Mujeres Progresistas | Federación de Mujeres Progresistas. (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- «‘Biografía del cadáver de una mujer’, de Mabel Lozano, Premio del Público en el Skyline Benidorm» Ameco Press 2020-07-21 (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
Kanpo estekak
- Mabel Lozano: 'Cada vez hay gente más joven que consume sexo de pago como ocio' (Bideoa, EITB, 2019)
- Mabel Lozanoren artikuluak El País-en.