Maat Mons

Maat Mons Artizarra planetako sumendirik altuena da. Zortzi kilometrora altxatzen da batez besteko erradio planetariotik. Maat egiptoar jainkosaren omenez jarri zioten izena.

Artikulu hau Artizarreko sumendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maat (argipena)».
Maat Mons
Datu orokorrak
Garaiera8.000 m
Motaezkutu bolkaniko eta mons (en) Itzuli
Diametroa395 km
EponimoaMaat
Geografia
Maat Mons is located in Artizarra
Maat Mons
Maat Mons
Maat Mons (Artizarra)
Koordenatuak0°30′N 194°36′E

Ezaugarriak

Maat Monsek 28ko Km2-ko hedadura duen kaldera handi bat du. Gutxienez bost krater txiki erori ditu 10 km2ko diametrokoak  eta 3 eta 5 km-ko diametroa duten krater txikien katea 40 kilometro luzatzen da sumendiaren hego-mendebaldean zehar. Hala ere, ez dute erupzio bolkaniko baten zantzurik erakusten, eta kolapsoen ondorioz sortuak dirudite. Magellan zundaren bereizmen handiko irudiek ez dute laba-jariorik adierazten.

Magellan zundako radar ikerketek Maat Monsen sumendi-jarduera nahiko maiz agertu izana ziurtatzen dute, gailurrean eta iparraldeko aurpegian errauts-fluxuak detektatu direlarik.

1980ko hamarkadaren hasieran Pioneer Venus zundekin ikertzen ari ziren geologo planetarioek sufre dioxidoaren eta metanoaren kontzentrazioen gorabehera handiak aurkitu zituzten Artizarrako erdiko eta goiko atmosferan. Horren azalpen posible bat da Maat Monsen gertaturiko pliniar erupzioek atmosferara gas bolkanikoak isurtzea litzateke.


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.