Ma Chung-pei

Ma Chung-pei; txineraz 馬中珮; pinyin, Mǎ Zhōngpèi (Taiwan, Txina, 1966) taiwandar-estatubatuar astronomoa, astrofisikaria eta kosmoloagoa da. Judy Chandler Webb Kaliforniako Unibertsitatean astronomia eta fisikako irakaslea da (Berkeley). 2011 eta 2016 bitartean ezagutzen ziren zulo beltz handienetako batzuk aurkitu zituzten taldea zuzendu zuen.

Ma Chung-pei
Bizitza
JaiotzaTaiwan, 1966 (57/58 urte)
Herrialdea Taiwan
Hezkuntza
HeziketaMassachusetts Institute of Technology
Tesi zuzendariaAlan Guth
Doktorego ikaslea(k)Michael Boylan-Kolchin (en) Itzuli
Nicholas Mcconnell (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakastrofisikaria eta kosmologoa
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Pennsylvaniako Unibertsitatea
Kaliforniako Teknologia Institutua
Jasotako sariak
KidetzaPhi Beta Kappa Elkartea

Biografia

Ma Taiwanen jaio zen. Lau urterekin hasi zen biolina jotzen. Taipei Municipal First Girls goi-mailako bigarren hezkuntzako eskolara joan zen eta Taiwango Biolin Lehiaketa Nazionala irabazi zuen 1983an.[1] Gero Massachusettseko Teknologia Institutura (MIT) joan zen eta fisika-zientzietako lizentziatura jaso zuen 1987an. MITen fisikako doktoretza lortu zuen 1993an. Partikulen kosmologia teorikoa eta fisikoa ikasi zuen Alan Guth eta Edmund W. Bertschinger doktorego-aholkulariekin. Taiwanen nerabe zela, 16 urte zituela, biolin-lehia nazionala irabazi zuen Taipéin, eta biolin-eskolak ere hartu zituen unibertsitateko urteetan MITen, Bostongo Ingalaterra Berriko Musika Kontserbatorioan.[2]

Ibilbidea

1993tik 1996ra, doktoratu ondoko beka bat lortu zuen Kaliforniako Teknologia Institutuan. 1996-2001 bitartean irakasle elkartu eta laguntzaile izan zen Pensilvaniako Unibertsitatean. Han egon zen bitartean, Lindback saria irabazi zuen irakaskuntza goraipatuan.[3] Berkeleyko Unibertsitateko Astronomia Saileko astronomia-irakasle izan zen 2001ean.

Zulo beltza

Bere ikerketa-interesak unibertsoaren eskala handiko egitura, materia iluna eta mikrouhinen hondo kosmikoaren erradiazioa dira.[2] 2011ko zulo beltz ezagunenak aurkitu zituen taldea zuzendu zuen.[4][5]

The Astrophysical Journalen kosmologiako editore zientifikoa da.

Sariak eta aintzatespenak

  • 1987 - Phi Beta Kappa elkartea
  • 1997 Astronomiako Annie Jump Cannon saria (American Astronomical Society)
  • 1999 - Sloan Fellowship
  • 2003 - Maria Goeppert-Mayer saria (American Physical Society)[6]
  • 2009 - Amerikako Fisika Elkarteko kidea
  • 2012 Zientziaren Aurrerapenerako Amerikako Elkarteko kidea
  • 2012 - Simons Fundazioko kidea

Hautatutako argitalpenak

  • Ma, Chung-Pei; Bertschinger, Edmund. (1995ko abendua). «Cosmological Perturbation Theory in the Synchronous and Conformal Newtonian Gauges» The Astrophysical Journal 455: 7–25.  doi:10.1086/176550. Bibcode: 1995ApJ...455....7M..
  • Ma, Chung‐Pei; Fry, J. N.. (2000ko azaroaren 10a). «Deriving the Nonlinear Cosmological Power Spectrum and Bispectrum from Analytic Dark Matter Halo Profiles and Mass Functions» The Astrophysical Journal 543 (2): 503–513.  doi:10.1086/317146. Bibcode: 2000ApJ...543..503M..
  • Boylan-Kolchin, M.; Ma, C.-P.; Quataert, E.. (2008ko urtarrilaren 1a). «Dynamical friction and galaxy merging time-scales» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 383 (1): 93–101.  doi:10.1111/j.1365-2966.2007.12530.x. Bibcode: 2008MNRAS.383...93B..
  • McConnell, Nicholas J.; Ma, Chung-Pei. (2013ko otsailaren 20a). «Revisiting the Scaling Relations of Black Hole Masses and Host Galaxy Properties» The Astrophysical Journal 764 (2): 184.  doi:10.1088/0004-637X/764/2/184. Bibcode: 2013ApJ...764..184M..
  • Ma, Chung-Pei; Caldwell, R. R.; Bode, Paul; Wang, Limin. (1999ko abuztuaren 10a). «The Mass Power Spectrum in Quintessence Cosmological Models» The Astrophysical Journal 521 (1): L1–L4.  doi:10.1086/312183. Bibcode: 1999ApJ...521L...1M..
  • Fakhouri, Onsi; Ma, Chung-Pei; Boylan-Kolchin, Michael. (2010ko abiztuaren 21a). «The merger rates and mass assembly histories of dark matter haloes in the two Millennium simulations» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 406 (4): 2267–2278.  doi:10.1111/j.1365-2966.2010.16859.x. Bibcode: 2010MNRAS.406.2267F..

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.