Maó

Maó (katalanez eta ofizialki) Menorcako hiri nagusi eta hiriburua da, uharteko ekialdean dagoena. Menorcako Uharte Kontseilua bertan kokatuta dago.

Maó
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Balearrak
Historical province of Spain Balear Uharteak
UharteMenorca
AlkateaHéctor Pons
Izen ofizialaMaó-Mahón
Maó
Posta kodea07700–07714
INEk ezarritako kodea07032
HerriburuaQ23984458 Itzuli
Geografia
Koordenatuak39°53′22″N 4°15′51″E
Map
Azalera117.2 km²
Altuera72 m
MugakideakEs Mercadal, Alaior, Es Castell eta Sant Lluís
Demografia
Biztanleria29.902 (2023)
457 (2022)
alt_left 14.893 (%49,8) (%47,3) 14.147 alt_right
Dentsitatea255,14 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakCervia
MatrikulaIB
Hizkuntza ofizialakatalan
ajmao.org

Auzoak

Udalerriaren barnean zenbait herri daude. Iparraldeko kostaldean Es Grau, Sa Mesquida eta Es Murtà daude. Portuaren beste aldean, s'altra banda, Cala Rata, Cala Barril eta Cala Llonga urbanizazioak daude. Barnealdean Sant Climent eta Llucmaçanes herriak daude.

Klima

    Datu klimatikoak (Maó - Menorcako aireportua)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14.0 14.2 15.5 17.3 21.1 25.0 28.4 28.9 26.1 22.0 17.7 15.2 20.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 10.7 10.8 12.0 13.7 17.2 21.1 24.3 25.0 22.4 18.7 14.4 12.0 16.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 7.5 7.5 8.4 10.0 13.4 17.2 20.3 21.1 18.7 15.4 11.1 8.9 13.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 59 47 42 48 37 14 3 22 48 81 85 64 599
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 7 6 7 7 5 2 1 2 5 8 8 8 66
Eguzki orduak 148 153 200 222 275 313 352 314 235 192 154 136 2694
Iturria: AEMET[1]

Izenaren auzia

2011ko udal hauteskundeetan PPk alkatetza eskuratu ostean, Àgueda Reynés auzapez berriak udalerriaren izenaren gaineko kontsulta egiteko proposamena egin zuen. Bozketara eraman nahi diren proposamenak Mahón-Mahó eta Mahón-Maó dira; lehenak Mahó katalanezko forma ez arautua jasotzen du, hizkuntzaren batasunaren kontra ari den Iniciativa Cívica Mahonesa taldeari men eginez. Proposamen biek Balear Uharteetako hizkuntza normalkuntzarako legearen aldaketa eskatzen dute, bertan katalanezko izenen ofizialtasuna agintzen delako. PPk gaur egun bezala mantentzearen proposamena -hau da, "Maó" izatea izen ofizial bakarra- ez du bozketara eraman nahi; honek guztiak hizkuntzaren aldeko taldeen protestaldiak eragin ditu[2]. 2012an, azkenean, PPk gehiengo absolutuz gidatutako udal taldeak, hiriaren izen ofiziala Maó-Mahón jartzea erabaki zuen.[3]

Hiri senidetuak

Maótar ezagunak

  • Pasqual Calbó, margolaria.
  • Francesc de Borja, hizkuntzalaria.
  • Marcelino Gavilán, medikua.
  • Sergio Llull, saskibaloi jokalaria.
  • Mateu Orfila, toxikologiaren aita.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.