Mañex Etxamendi (iloba)

Mañex Etxamendi Ofizialdegi[1] (Buztintze, Nafarroa Beherea, 1934ko urriaren 28 Bordele, Okzitania, 1971ko maiatzaren 5) bertsolaria izan zen.

Artikulu hau Buztintzeko bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mañex Etxamendi (argipena)».
Mañex Etxamendi (iloba)
Bizitza
JaiotzaBuztintze-Hiriberri, 1934ko urriaren 28a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaBordele, 1971ko maiatzaren 5a (36 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Bizitza

Mañex Etxamendi ezterenzubitar bertsolari ospetsuaren iloba zen. Buztintzen jaioa, Bigarren Hezkuntzako ikasketak Uztaritzen egin zituen.

1965eko abuztuan Girondako Sent Andriu de Cubzac herrikoa zen Jacqueline Pauvifekin ezkondu zen[2]. Alaba bakarra izan zuten, Marie-Pierre. Lanbidez bankuko langile, Parisen eta Bordelen bizi izan zen. Azken hiri okzitaniar honetan hil zen 1971n, oraindik gaztea zela.

Lanak

Lagunartean kantatzen ziren bertso jarriak idatzi zituen. Haietako batzuk (Amodioa, Inozent odola) Gure Herria aldizkarian argitaratu ziren eta bai argitalpen honek bai Euskaltzaleen Biltzarrak deitutako sarien irabazle izan ziren.

Egindako bertso batzuk bertsolarien (iloba izenkidea, Xalbador, Mattin) edota politikarien (Jean Errekart, Mixel Intxauspe) omenezkoak dira.

Erreferentzia zerrenda

  1. Beñat Souléren lanean Mañex Echamendy Offizialdegi duda-mudako grafia jasotzen da.
  2. Beñat Soulé: Neurtizlari Bertsulari Iparraldez, Euskaltzaleen biltzarra-Erroteta, 2011. 253-254. or.

Ikus, gainera

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.