M immunoglobulina
M immunoglobulina (IG M) odolean eta linfan dagoen immunoglobulina da, immunoglobulina guztien artean handiena (pisu molekularra: 950.000 Dalton).
Pentamero bat da, bost monomeroz osatua. Bere balentzia (antigenoentzat dituen lotura-guneak) 10 da, antigorputz guztien handiena.
Odolean dauden antigorputzen %5-%10 inguru M immunoglobulinak dira. Immunoglobulina hau da odolean agertzen den lehena infekzio baten aurrean.
Konplementu sistema aktibatzen du eta ez du plazenta-hesia zeharkatzen.
Odol-plasman 1,5 mg/ml kontzentrazioan dago eta B zelulen azalean ere aurkitzen dira [1].
Barea da M immunoglobulinak sortzen dituen organo nagusia [2].
Antigorputz hauek odol-transfusio desegoki batean gertatzen den eritrozitoen aglutinazioaren eragileak dira.
Erreferentziak
- Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua: 813-815 orr.
- IgM Production by Bone Marrow Plasmablasts Contributes to Long-Term Protection against Intracellular Bacterial Infection Bailey & Love's Short Practice of Surgery, 25ed
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.