MDMA
MDMA MetilenoDioxiMetAnfetamina izeneko substantzia kimikoa da. Amama[1], estasi edo molly ere deitzen zaio. MDMA enpatogeno moduan deskribatzen da, gogo-aldartea aldatzen duen serotonina eta dopamina moduko substantzia kimikoak isurarazten baititu garunean. Horiek maitasuna eta laguntasuna moduko sentipenak sorrarazten dituzte. Kontsumitzaileak maitatuak eta zoriontsuak sentitzen dira. MDMAk haluzinazioak eragin litzake.
MDMA | |
---|---|
Formula kimikoa | C11H15NO2 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | karbono, hidrogeno, nitrogeno eta oxigeno |
Aurkitzailea | Anton Köllisch (en) |
Mota | methylenedioxyphenethylamines (en) eta amphetamines (en) |
Masa molekularra | 193,110279 Da |
Erabilera | |
Elkarrekintza | Solute carrier family 18 member A1 (en) eta Solute carrier family 18 member A2 (en) |
Hartzeko bidea | aho emate, mihipeko emate, inhalation administration (en) , injection (en) eta insufflation (en) |
Rola | serotonergic agent (en) , haluzinogeno, adrenergic uptake inhibitors (en) , Droga psikoaktibo, empathogen-entactogen (en) eta estimulatzaile |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | SHXWCVYOXRDMCX-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 42542-10-9 |
ChemSpider | 1556 |
PubChem | 1615 |
Reaxys | 158675 |
Gmelin | 1391 |
ChEMBL | CHEMBL43048 |
MeSH | D018817 |
Human Metabolome Database | HMDB0041931 |
UNII | KE1SEN21RM |
KEGG | C07577 |
Alderdi kimikoak
Gai elkartu honen nomenklatura sistematikoa (RS)-1-(1,3-metilenodioxifen-5-il)-N-metilpropan-2-amina litzateke, sarritan 3,4-metilendioximetanfetamina laburdura erabiltzen den arren. Bere formula molekularra C11H15NO2 da.
MDMA basea olio kolorgea da, uretan disolbaezina. MDMAren gatz arruntena klorhidrato gatza da. MDMA klorhidrato purua uretan disolbagarria da, eta kristal edo hauts zuri moduan ager daiteke.
Sintesia
MDMA sintetizatzeko 20 prozesu inguru daude. Horietatik 7 gehiago erabiltzen dira legez kanpo ekoizteko.
Merck-en patentean azaldu zen metodo originala safrolaren bromazioan datza. Horrela 1-(3,4-metilendioxifenil)-2-bromopropano lortzen da eta azken hau metilaminarekin erreakzionarazten da.
Metodo xinpleena 3,4-metilenodioxifenil-2-propanona (MDP2P) erreaktibotik abiatzea da. Konposatu hau oso erabilia da elikagai industrian, zaporea emateko, eta lurringintzan osagai gisa. MDP2P konposatua piperonala, isosafrola edo safroletik sintetizatu daiteke. Safrolaren isomerizazioz isosafrola lortu daiteke, base sendo baten presentzian. Ondoren isosafrola MDP2P-ra oxidatu daiteke.
Beste metodo bat safrola MDP2P artekarira zuzenean oxidatzea litzateke, Wacker-en prozesua erabiliz; hau da, paladio katalizatzailea erabiliz. Jarraian, MDP2P artekariaren aminazio erredukzioaz MDMA errazemikoa lortzen da: (R)-MDMA eta (S)-MDMA konposatuen nahastea 1:1 proportzioan.
MDMA kantitate handiak egiteko, olio lurrunkor kantitate erlatiboki txikiak behar dira. Ocotea cymbarum olio lurrunkorrak, adibidez, %80 eta %94 tarteko safrol konposizioa ohi du.[2]
Kontsumorako moduak
Arestian aipatu bezala, MDMA kristal edo kristal hauts moduan lor daiteke. Hortik datorkio «kristal» izena. Konpaktante eta aglutinatzaileak dituzten piluletan komertzializatu ohi da ere. Kasu honetan hartutako dosiaren neurria neurtzea zaila da, pilulen purutasuna eta MDMA konposizioa ezezaguna izan ohi delako. Honen arabera, heldu baten dosia 60 mg eta 290 mg artean egongo litzateke.
Irensketa modu anitz daude: arrozaz egindako paperaz estalitako kapsuletan ( hauei «bonbatxo» izena ematen zaie), piluletan, disolbatuz eta injektatuz edo sudurretik hartuz. MDMA salerosketaren debekuak ekarri duen arazoetako bat estasi izenez saltzen diren pilulek MDA, MDEA, DXM, kafeina, opiazeoak, analgesikoak edota ketamina eduki dezaketela da. Gainera, Sassafras olio horniduraren murrizketa globalak arazo hau areagotu du. Sustantzia gehigarri hauek MDMAren sintesitik lortzen diren produktuak dira eta MDMArekin nahastuz ondorio larriak eduki ditzakete. Ketaminaren kasuan bihotz-biriken gelditzea ere gerta daiteke. Kristal hauts moduan saltzen den MDMAk metilona, etilona, MDPV, mefedrona edo “bainu-gatz” izenez ezagututako beste edozein konposatu gehigarri eduki dezake
Giza gorputzak MDMArekiko tolerantzia garatu dezake. Beraz, bere kontsumo jarraituak drogaren efektuen intentsitate eta ezaugarrien murrizketa dakar. Denboraldi jakin batez kontsumitu ezkero «magia galera» efektua gerta daiteke. Efektu hau enpatia eta musikarekiko sentimendu sakona galtzean datza. Hala eta guztiz ere, hipertentsioa, pupilen dilatazioa eta deshidratazioa inoiz desagertzen ez diren efektuak dira.
MDMAren ajea akidura fisiko eta mentala eta pentsatzeko zailtasunarengatik ezaugarritzen da. Gauzak horrela, subjektua orduz etzanda eta isilik egon daiteke.[3][4]
Eraginak
MDMAk garunak serotonina eta dopamina gehiago ekoiztea eragiten duela ematen du. Serotoninak gure gogo-aldarteari eragiten dio; dopaminak, berriz, erlaxazioa bultzatu eta mina arintzen du.
Lehenengo sentsazioa ordubetera agertzen da, sakona eta deskribatzen zaila da (hotzikara iraunkor baten moduko arintasun fisiko eta mentaleko egoera bat da; hortik datorkio hain zuzen droga honi bere izena). Ondoren, noizbehinka berriz ere agertzen da, baina geroz eta intentsitate txikiagoarekin. Bukaera arte irauten duen egoera hau modu askotara deitu daitezke.
Amamaren ondorio nagusiena enpatia da, hau da,pertsonen arteko intimitatearen eta komunikazioaren handitzea alegia.Era berean,sosegua,beldur eta tentsioen askapena, mugimenduen askatasun handiagoa, pentsamenduen argitzea, ikusmeneko hautematearen eraldaketak eta ukimenaren eta entzumenaren hobetzea eragiten ditu.
Energia maila handitzea da, gau osoan salto eta dantza egiteko gogoa izateraino. Neke fisikoaren sentsazioa ere ekiditen du, estimulazio eta erlaxazio uneak konbinatzen, eta maitemintzearen antzeko egoera emozional bat eragiten. Amama ez da afrodisiakoa, nahiz eta ukitzearen eta ukitua izatearen plazera indartu. Sentsualitatea eragiten du.
- Begi ninien dilatazioa eragiten du.
- Begiko giharren indarra galtzen da
- Sentsibilitatea galtzen da. (Egarria desagertzen da.)
- Hipertentsioa eragiten du.
- Bihotzeko taupadak azkartu egiten dira.
- Estimulazio gehiegi jasan dezakezu, urduri jarri eta baita panikoa sentitu.
- Haluzinazioak eduki ditzakezu.
- Ordu askoan dantzan ibiliz gero, gorputza berotu egiten da, eta deshidratatuta gera daiteke.
- Bat-batean memoria gal dezakezu.
- Eraginak desagertzen doazen heinean, bizitzarik gabe bezala sentitzen zara eta zure gogoak gainbehera egiten du.
- Paranoia, depresioa eta panikoa sentituko dituzu beharbada.
Itxura
Amama hainbat neurri eta koloretako piluletan merkaturatzen da, eta eskuarki logotipoak izaten ditu idatzirik. Amama sintesi droga da, eta eskuarki pilula moduan kontsumitzen den arren, pilula txikitu eta sudupiltzen dutenak ere badaude. Bere ezaugarri nagusia emozioetan aldaketak eta, neurri txikiagoan, pertzepzioan eraldaketak eragitea da.
Gaindosia
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Izu-krisia: zure laguna paranoiko agertzen bada, eta herstura eta izua edukitzen hasten bada, jendetsua ez den leku lasai batera eraman ezazu, eta lasaitzen saiatuz zaitez.
Berotasuna: eraman ezazu zure laguna leku fresko batera eta emaiozu freskagarri bat, edari energetiko bat; ez utzi azkar edaten.
Hitz egin edo mugitzeko gaitasunik eza: egoera kritiko edo heriotza ekarri dezakeen arrisku egoera baten lehenengo sintoma izan daiteke, toxikazioa bezala ezagutzen dena alegia.
Konortea galtzen badu, larrialdi-zerbitzuetara joan. Konorte barik dagoenean gorakoa botatzen badu, arnasten jarraitzen duela kontrolatu.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Jijaua - amama» Jijaua (Noiz kontsultatua: 2022-05-19).
- (Ingelesez) «Podcast: MDMA and the malleable mind, and keeping skin young» Nature 2019-04-03 doi: . (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- (Ingelesez) Luciano, Randy L.; Perazella, Mark A.. (2014-06). «Nephrotoxic effects of designer drugs: synthetic is not better!» Nature Reviews Nephrology 10 (6): 314–324. doi: . ISSN 1759-507X. (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- (Ingelesez) MDMA. 2020-05-29 (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).