MAME
MAME, Multiple Arcade Machine Emulator izendapenaren laburdura, Arkade Anitzen Makina Emulatzailea, ordenagailu eta beste zenbait gailuetan arkade bideo-jokoak doanik jokatzeko, beren hardware programak erreplikatzen dituen kode irekiko emulatzaile bat da. MAME emulatzailearen helburua 1980ko hamarkada eta 1990eko hamarkadako arkade bideo-jokoak gorde eta gaur egun ere haietan jokatzeko aukera ahalbideratzea da. Emulatzaile honen abantaila nagusia jokagarritasunaz gain, garai batean arkade aretoetan edo tabernetan bidejokoak diruaren truk jokatu beharrean, doain, etxean edo nonnahi eta noiznahi jokatzeko aukera ematen duela da.
![]() | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Azken bertsioa | 0.262 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C++ eta C |
Sistema eragilea | MAME software list (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Irakur dezake | Microsoft Windows, Linux, macOS eta FreeBSD |
Idatz dezake | MAME software list (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GPLv2 |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Nicola Salmoria (en) ![]() |
mamedev.org | |
![]() ![]() ![]() | |
Iturri-kodea | https://github.com/mamedev/mame |
Nagusiki, 40-50 urte arteko erabiltzaileak ditu (2017. urtean), Arkade bideo-jokoen urrezko aroan nerabe edo haurrak ziren jendea, modu apalagoan adin horretatik berako gazteak.
1997ko otsailaren 5ean Nicola Salmoria italiar programatzaileak 0.1 bertsioa sortu zuen. Ordudanik, MAME emulatzailea bertsio berriak argitaratuz eta hobetuz joan da.
MAME emulatzailean bidejokoetan jokatzeko ROM informazio artxiboak behar dira, horietan bideo-joko bakoitzaren datuak daude. Artxibo hauek irakurriz ordenagailuak bideo-jokoa erreplikatu dezake. MAME emulatzaileak milaka eta milaka arkade bideo-joko erreplikatzeko gai da.
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- Mameworld.info (Ingelesez)