M*A*S*H (telesaila)
M*A*S*H AEBtako komedia eta drama telesail bat da. 1972ko irailaren 17tik 1983ko otsailaren 28ra CBS katean aireratu zen. Richard Hooker idazlearen MASH: A Novel About Three Army Doctors liburuan oinarritua dago, 1970eko MASH filmaren egokitzapena ere bada.
M*A*S*H (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Larry Gelbart |
Izenburua | M*A*S*H |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 11 |
Atalak | 256 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | medikuntza-drama, komedia, gerra-filma, Umore beltza eta komedia dramatikoa |
Iraupena | 25 minutu |
Deskribapena | |
Oinarritua | MASH: A Novel About Three Army Doctors (en) |
Grabazio lekua(k) | Los Angeles konderria, Century City (en) eta Malibu Creek State Park (en) |
Antzezlea(k) | |
Alan Alda (Benjamin Franklin 'Hawkeye' Pierce (en) ) Wayne Rogers ('Trapper John' McIntyre (en) ) McLean Stevenson (Henry Blake (en) ) Loretta Swit (Margaret Houlihan (en) ) Larry Linville (Frank Burns (en) ) Gary Burghoff (Walter 'Radar' O'Reilly (en) ) Mike Farrell (B.J. Hunnicutt (en) ) Harry Morgan (Sherman Potter (en) ) Jamie Farr (en) (Maxwell Klinger (en) ) William Christopher (en) (Father Mulcahy (en) ) David Ogden Stiers (Charles Emerson Winchester III (en) ) G. Wood Kellye Nakahara Robert Alda Antony Alda Pat Morita Marcia Strassman Patrick Swayze Leslie Nielsen Jerry Zaks Andrew Dice Clay Soon-Tek Oh Perry Lang Mary Wickes Ron Howard Rosalind Chao Gwen Verdon Mako Gary Grubbs Brett Cullen John Anderson (en) Joe Pantoliano Teri Garr Bruno Kirby (en) Earl Boen Stuart Margolin Craig Wasson (en) James Karen Albert Hall Larry Wilcox Edward Herrmann Mariette Hartley Art LaFleur Joan Van Ark Mark Herrier Susan Saint James George Cheung (en) James Sikking Sorrell Booke (en) Gail Strickland Ed Flanders William Lucking Mark L. Taylor Kieu Chinh Ned Beatty Mary Jo Catlett Jack Riley Robin Riker Sab Shimono James Gregory Cameron Dye Mills Watson Charles Aidman Arlene Golonka (en) Richard Herd Warren Stevens (en) Keye Luke Martin Ferrero John McLiam (en) Larry Cedar Jon Van Ness (en) Alan Fudge Larry "Flash" Jenkins Meshach Taylor Bruce Kirby Christopher Allport Stefan Gierasch James Keane Basil Hoffman James T. Callahan Frank Marth Philip Ahn Greg Mullavey Robert Hogan (en) John Matuszak Mike Henry Jerry Houser John Alvin Lee de Broux Richard Foronjy Hope Summers (en) Anthony Holland Ted Hamilton (en) Michael Talbott (en) Arlen Dean Snyder Joel Brooks (en) Kelly Jean Peters Michael Swan Kavi Raz (en) Tim O'Connor William Katt Burt Young Clyde Kusatsu Michael Lerner | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | 20th Television (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Johnny Mandel |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | CBS |
Hasiera-data | 1972ko irailaren 17a |
Amaiera-data | 1983ko otsailaren 28a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kalifornia eta Korea |
ikusi
| |
mash4077.co.uk | |
Denbora luzez AEBtako inoizko telesail arrakastatsuenen artean egon zen. Kontakizun asko komikoak izan arren, benetan jazotako gertakarietan oinarrituak daude.
Hasierako Suicide Is Painless ("Suizidioa Sufrimendurik Eza Da") doinua telesailaren ikur bilakatu zen, ikusleek hau entzun bezain laister telesailarekin lotzen dutelarik.
Argumentua
Koreako Gerran (1950-1953) zehar AEBtako Armadaren Kirugia Ospital Mugikorretan (MASH - Mobile Army Surgical Hospital) lan egiten duten zirujau, mediku eta erizain talde baten eguneroko gertakariak eta bizipenak azaltzen dira, maiz, gerraren lehen frontean egon ez arren, haren ondorio latzak ikusi eta bizitzen baitituzte, hildakoak, zaurituak, hondamendia eta atsekabeen gida. Azken hauei aurre egiteko umore surrealista eta ironiko batekin aurre eginez, bai eta berez Armadak debekatuak dituzten jarduerak burutuz ere: gerran topatzea zaila diren edota debekatuak dauden objektuen salerosketa, mediku eta erizainen arteko maitasun kontuak, ez hanka eta ez bururik ez duten goi agintari militarren eskakizun zentzugabeei ez ikusiarena egitea, kanpalekuen arteko amerikar futbol partiduak jokatzea, eta abar.
- Hainbat protagonista.
- Hainbat aktore.
Aktoreak
- Alan Alda: Benjamin Franklin "Hawkeye" Pierce kapitaina
- Loretta Swit - "Hot Lips)" Houlihan maiorra
- Jamie Farr - Maxwell "Max" Q. Klinger kaporal-sarjentua
- William Christopher - Aita Francis J. Mulcahy kapitain-tenientea
- Wayne Rogers - "Trapper John" McIntyre (1972-1975) kapitaina
- McLean Stevenson - Henry Blake (1972-1975) teniente kolonela
- Larry Linville - Frank Burns (1972–1977) maiorra
- Gary Burghoff - Walter "Radar" O'Reilly (1972-1979) kapitaina
- Mike Farrell - B.J. Hunnicut (1975-1983) kapitaina
- Harry Morgan - Sherman T. Potter (1975-1983) kolonela
- David Ogden Stiers - Charles Emerson Winchester III (1977-1983) maiorra