Møns Klint

Møns Klint Danimarkako Møn uharteko itsaslabar zuri ezaguna da. Natur erreserba dira.

Møns Klint
Datu orokorrak
Garaiera128 m
Motaamildegi
Geografia
Map
Koordenatuak54°57′51″N 12°33′08″E
KokapenaMøn
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaSeelandia eskualdea
UdalerriaVordingborg Municipality
Geologia
Material nagusiaklera

Labarrak

Sei kilometro luzatzen dira itsaslabarrak, Liselund parketik hasi eta itsasargiraino. 100 metrotik gorako garaiera dute, punturik altuena Dronningestolen (128 m.) izanik. Ibilbide batek itsaslabar guztiak goitik zeharkatzen ditu.

Geologia

Klera zurizko itsaslabarrak dira. Duela 70 milioi urte itsasoan bizi ziren Coccolitoforo alga mikroskopikoen milioika oskolen sedimentazioz eta glaziarrek eragiten zuten presioaren konpaktazioz osatu zen. Duela 11.000 urte Izotz Aroa amaitu eta glaziarrak urtzerakoan labarrak altxatu egin ziren.

2007an Geocenter Møns Klint interpretazio zentroa ireki zen, bertan azaltzen da Møns Klinten historia geologikoa.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.