Møn
Møn, Danimarkako Seelandia eskualdearen hegoaldean dagoen hiru uhartetako bat da, Lolland eta Falsterrekin batera. 218 km² eta 9.909 biztanle ditu eta Vordingborg udalerriaren parte da.
Møn | |
---|---|
![]() | |
Geografia | |
Kokapena | Itsaso Baltikoa |
Azalera | 218 km2 |
Politika | |
Herrialdea | ![]() |
Eskualdea | Seelandia eskualdea |
Udalerria | Vordingborg |
Hiri populatuena | Stege |
Hiri populatuenaren biztanleria | 3.856 bizt. |
Gizartea | |
Biztanleria | 9.909 |
Dentsitatea | 45.5 bizt./km² |
- Artikulu hau Danimarkako uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mon».
Geografia
Sjælland uhartearen hegoaldean kokaturik dago eta uharte txiki ugari ditu inguruan, Nyord, Bogø, Farø, Langø, Tærø, Lilleø eta Lindholm.
Ondasun nabarmenak
Møn uhartea paisaiak eta naturak bihurtu dute turistiko. Klera zurizko Møns Klint itsaslabarrak dira denen artean ezagunenak. Hondartzak ere aipagarriak dira.
Harri eta Brontze Aroko korridorezko hilobiak ere ikusgarriak dira.
Azkenik Liselund XIX mendeko jauregia eta hainbat elizetako fresko margolanak ere aipatu behar dira.
Iruditegia
- Stege.
- Liselund.
- Damsholte eliza.
- Elizetako freskoak.
- Sømarkeko trikuharria.
- Klekkende Høj, korridorezko hilobia.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Danieraz) Møneko Turismo Bulegoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.