Mónica Cruz
Mónica Cruz Sánchez (Madril, 1977ko martxoaren 16a) dantzari eta aktore espainiarra da. Penélope Cruz aktore ospetsuaren ahizpa da.
Mónica Cruz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1977ko martxoaren 16a (47 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, modeloa, zinema aktorea eta dantzaria |
|
Biografia
Dantza espainiarra eta flamenkoa ikasi zituen Madrilgo Dantza Espainiarraren Errege Kontserbatorioan. Mundu osoan zehar lan egin zuen Joaquín Cortés dantzariarekin, noreki 3 urte eta erdiz izan zuen harreman sentimental bat.
Beranduago, Antena 3 telebista kateak, Un paso adelante telesailerako eskaintza bat egin zion. Telesailaren arrakastaren ondorioz, Upa Dance taldea sortu zen, bertako kide bezala, Pablo Puyol, Miguel Ángel Muñoz (Monicaren mutilagun ohia), Beatriz Luengo eta Silvia Marty izan zituelarik. Elkarrekin, 700.000 diska baino gehiago saldu zituzten (Upa Dance eta Upa Dance Live), eta leporaino bete zituzten Espainiako estadio guztiak euren birarekin. Telesaila, 2005ean amaitu zen. Telesail honen ondoren, Monicaren karrerak nazioartean gora egin du. The Inquiry pelikulako protagonistetako bat izan zen, eta, 2007an, Astérix aux Jeux olympiques filma egin zuen, Gérard Depardieurekin batera. Arrakasta handia izan duten zenbait film egin ditu Frantzia eta Italian. 2006an, Last Hourreko protagonistetako bat izan zen, Pascal Caubetek zuzendutakoa, DMX raplari eta aktorearekin batera, baita Kristoren hilobiaren bila ere. Mónica, Camino flamencoren protagonistetako bat izan zen, Patrick Swayzekin batera. 2007an, Caminando protagonizatu zuen, Lolita Flores eta Antonio Canalesekin batera.
Bi harreman sentimental izan ditu telesaileko bere bi kiderekin, Miguel Ángel Muñozekin bat eta, bestea, Fabian Mazzeirekin, gaur egun, Araceli González modeloarekin dabilena. Gaur egun, ia urte bete darama Paolo izeneko italiar batekin, Kristoren hilobiaren bila izeneko filmean ezagutu zuen zine espezialista bat.
Bere ahizpa Penélope Cruzekin batera, Mango moda markarentzako arropa bilduma bat sortu du.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mónica Cruz |
Artikulu hau Madrilgo Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |