Mélina Mercouri

Melina Mercouri (grezieraz: Μελίνα Μερκούρη; Maria Amalia Mercouri, Μαρία Αμαλία Μερκούρη jaioa; 1920ko urriaren 18a, Atenas New York, 1994ko martxoaren 6a, New York) Greziako antzezlea izan zen. Greziako antzerki klasikoan hezi zen, eta Parisa jo zuen gero. Cacoyannisen Stella (1952) filmak eman zion ospea. Jules Dassinen Celui qui doit mourir (1956, Hil behar duena) filmean jokatu zuen paperak bere dohainak erakutsi zituen, zuzendari berdinaren Topkapi (1964) filmean Peter Ustinov, Maximilian Schell eta Robert Morley aktoreekin batera antzeztu zuen. Koronelen diktaduraren aurka jokatu zuen atzerrian. Grezian demokrazia berriz ezarri zenean, diputatu hautatu zuten, eta Kulturako ministro izan zen Papandreuren gobernuan (1981). Melina Merkoúri 1994an hil zen New Yorkeko ospitale batean, biriketako minbiziaren ondorioz. Merkoúri erretzaile porrokatua izan zen eta hil zenean, ehunka herritar greziarrek haren zigarroen marka gogokoenaren kajetillak jarri zituzten omenaldi gisa. Hilkutxa Atenasera eraman zuten, non Estatu hileta-elizkizuna jaso zuen. Dolu nazionaleko aste oso bat ezarri zen bere oroimenean. Gaur egun Melina Mercouri Fundazioak antzinako greziar monumentuak zaintzeaz arduratzen da.

Mélina Mercouri


Greziako kultura ministroa

1993ko urriaren 13a - 1994ko martxoaren 6a
Dora Bakoyannis (en) Itzuli - Thanos Mikroutsikos (en) Itzuli

Europako Kontseiluko Batzar Parlamentarioko Ordezkaria

1989ko irailaren 21a - 1991ko maiatzaren 4a

Greziako kultura eta zientzien ministroa

1981eko urriaren 21a - 1989ko uztailaren 2a
Andreas Andrianopoulos (en) Itzuli - Anna Benaki-Psarouda (en) Itzuli

Europar Kontseiluko Biltzar Parlamentarioko ordezkoa

1978ko urtarrilaren 23a - 1982ko urtarrilaren 1a

Heleniar Parlamentuko kidea

1977ko azaroaren 20a - 1994ko martxoaren 6a
Barrutia: national constituency of Greece (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakΑμαλία Μαρία Μερκούρη, Amalía María Merkoúri
JaiotzaAtenas, 1920ko urriaren 18a
Herrialdea Greziako Erresuma
Hellenic State
Second Hellenic Republic
 Grezia
BizilekuaAtenas
Paris
Atenas
HeriotzaUpper East Side, 1994ko martxoaren 6a (73 urte)
Hobiratze lekuaAtenasko Lehen Hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
AitaStamatis Mercouris
AmaEirini Lappa
Ezkontidea(k)Panagis Sp Charokopos (en) Itzuli  (1939 -  1962)
Jules Dassin  (1966ko maiatzaren 18a -  1994ko martxoaren 6a)
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaNational Theatre of Greece Drama School (en) Itzuli
Hizkuntzakgreziera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, politikaria, idazlea, antzerki aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Melina Mercouri
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Mugimendu Sozialista Panheleniarra

IMDB: nm0580479 Allocine: 20996 Rottentomatoes: celebrity/melina_mercouri Allmovie: p48509 TCM: 130075 IBDB: 52785
Last fm: Melina+Mercouri Musicbrainz: bdb70d5d-ded0-4b06-a9d3-8b9e9d0f932d Discogs: 283034 Allmusic: mn0000343111 Find a Grave: 8910 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mélina Mercouri Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.